Kategoria: emeak
Amphiprion generoko arrainak –Nemo, pailazo arraina, esaterako- hermafroditak dira denak jaiotzeko unean. Beranduago testikuluak garatzen zaizkie eta bizitzaren aro horretan arrak dira denak, den denak. Hermafrodita protandroak dira, alegia. Baina, zer diren gauzak, ernalketa garaia heltzean aldaketak datoz. Pailazo arrain taldetxo bat bizi da normalean anemona baten babespean. Halako batean, uraren tenperatura igotzean, arrik handiena eta erasokorrena eme bihurtuko da, eme nagusi, eta arrik handiena hartuko du bikotekide. Behin eme bihurtuta, ez dago atzera egiterik. ...
Zapoa gustuko duzu? Ba, jakin behar duzu baten bat jan duzunean emea izan dela, izan ere arrak 10 zm eskaseko huskeria hegaldunak dira. Ganorazko arrain-zopa bat egiteko ere sorta bat beharko genuke. Aramurik ez duzu jango, jakina, baina ikaratzen zaituen hori emea da, seguru. Arrak ñimiñoak izaten dira emeen aldean eta oso gazte hiltzen dira behin eme bat ernaldu ondoren. Alargun beltzaren arra, esaterako, biziki ahalegintzen da hari itsaskorrez emea lotuta mantentzen ernaldu bi...