ARRISKU KIMIKOA

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-24 14:25

Gure lurraldean ere badaude hainbat enpresa produktu kimikio arriskutsuekin lan egiten dutenak, esteka honen bidez enpresa hauek non aurkitzen diren, istripua gertatu ezkero zer egin behar den eta zeintzuk diren gerta daitezkeen istripuak, ikus dezakezu besteak beste. Bhopalen (India) 1984an istripu kimiko oso larria gertatu zen. 894.539 biztanleetatik 559.835 zuzenki isurketaren eraginpean zeuden, 15.000-30.000 pertsona hil ziren hurrengo astean. Gaur egun 100.000-200.000 pertsonek istripuaren eraginak jasaten dituzte. Informazio gehiagorako hemen sartu.


Euskal Autonomi Erkidegoan badaude arriskuan dauden herri batzuk enpresa kutsakorren eraginez. Hona hemen mapa.  


Ingurumena kutsatzeko beste era bat agente kimikoen bidez da. Gure inguruan ere badagu agente kimikoak isuri ditzakeen enpresa, zehazki Hernanin aurkitzen da. Horrelako istripu baten aurrean pauso hauek jarraitu: 1.- Kalean bazaude, babes itzazu arnas bideak. 2.- Sartu azkar gertuen dagoen etxe barruan. 3.- Itxi ateak, leihoak, pertsianak eta aire-sarrera guztiak. 4.- Irratia entzun.  Informazio gehiago jakin nahi baduzu, adibidez zer den arrisku kimiko bat sar zaitez hemen.   Mundu mailan istripu oso larri bat gertatu zen Indian, zehazki Bhopaleko hirian. Union Carbide enpresak n...


Azken iruzkinak