Petroleoa, ura eta jostailuzko auto bat

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-03-26 20:49
2

Aurreko batean Cuatroko El Hormiguero saioa ikusten ari nintzela pentsatzeko eman zidan esperimentu bat ikusi nuen. Kontua da, Flipyren tartean jostailuzko auto txiki bat zutela esku artean eta hau, urarekin bakarrik martxan jarri zutela. Urarekin bakarrik diodanean ura bakarrik erabali zutela esan nahi dut, hau da, ez zuten honen abiadura edo lurrina erabili jostailuzko auto urdina martxan jartzeko.

Ura depositu batean sartu zuten eta mekanismo baten bidez oxigenoa eta hidrogenoa banatzen omen  zituzten hidrogenoaren bidez, autoa urdin txikia martxan jarri ahal izateko. Esan eta egin. Autoa bueltaka hasi zen eta esan beharrik ez dago mugimendua sortzen zuen prozesuak ez zuela ezer kutsatzen eta bere balioa pipa poltsa batena zela.

Gauzak horrela, galdera bat sortu zitzaidan (oso bistakoa badakit…): Eta benetako autoek mekanismo horren bidez funtzionatu al dezakete? Ba potroak jokatuko nituzke baietz (ez dut oso altu esan ezta?). Adituren bati galdetu ezkero erantzungo lidake ezetz, hidrogeno horrek sortzen duen energiarekin ezin dela Smart bat mugitu, abiadura oso txikia lortuko lukeela eta ez dakit zenbat kontu gehiago. Hala ere, lehen petrolio potea esku artean izan zutenean eta sua hartzen zuela konturatu zirenean, pentsatu al zuten erregai horrek bi trailerreko Pegaso bat mugitu zezakeela? Ez dut uste.

Kontua da, benetan pentsatzen dudala auto bat urarekin  mugitu daitekeela (girasol olioarekin mugitu daitekeen bezalaxe) baina ez da komeni. Betiko kontua da, ez dute horrelako teknologietan ikertzen txiringitoa egina dagoelako eta bakoitzak bere zatitxoa duelako (gauza berbera mila aldiz entzun duenaren doinuarekin).

Badakit pentsaera hau agirikoa dela, inozoa agian, baina ziur al zaudete ez dela horrela? Galdera hauen aurrean beste galdera bat sortzen zait. Nolakoa izango litzateke mundua azken ehun urteetan autoak, kamioiak, barkuak, hegazkinak edo espazio-ontziak urarekin ibili izan balira? Mundu hobeago bat izango litzateke, hori ziur.

Mundua martxan jarriko lukeen erregaia naturala izango litzateke, ez-kutsakorra, amaigabea eta garrantzitsuena dena, librea, guztiona. Mundua horrelakoa izango balitz ez litzateke hainbeste puta-seme izango, ez litzateke Golfoko gerra gehiagorik egongo eta Venezuela munduko estatu bat gehiago izango litzateke.

Batek baina gehiagok pentsatuko du mundu horrelakoa izango balitz azkar pribatizatuko luketela ura baina hori erabat pentsaezina izan da... orain arte. Gaur egun agian, posible izango dute, erabat tenteltuta baikaude. Hala ere, hau guztiarekin beste galdera bat sortu zait… Zer pribatizatuko dute lehenik, ura edo eguzkia? (Mr. Burns gehiegi gauza honerako…)

Imanol

Imanol 2009-04-01 11:49 #1

Zergatik eten zuten telefono mugikorrek esterilitatea sortzen zuela frogatzeko gertu zegoen ikerketa?

Zergatik eten zuten EEBBetan odol artifiziala lortzear zegoen ikerketa? (Orain dela gutxi Britania Handian lortu omen dena?

Por interes te quiero, Andres.

indezent

indezent 2009-04-01 20:33 #2

Ba bai. lastima da baina horrelakoxea da mundua.

Portzierto mobilen kontu horrek beldur pixka bat ematen du e. Kasu horretan hobe ignorantzian bizi (edo mobila utzi) jajaja

Utzi iruzkina: