Kategoria: ura
Timlawlaouine gelta (putzua), Tamanrasset-en Auskalo nondik etorri zaigun, hainbeste urtetan jarraian, goraka baino egin ez duen erregai preziatuen prezioaren jaitsiera. Pozez zoratzen gaude mendebaldekoak, urre beltzarena ezin ulerturik, ezin sinetsirik. Krisiaren erresuma erdian, sekulako pagotxa! Oasia basamortuan... Tarta puska gozo hau dastatzen gauden unetik, eta lekutik urruti baina, badira egoera oso desberdina bizi dutenak. Konturatzeke, gure aurkiaren ifrentzuarekin, tupust egin dutenak. Aljeriako handi mandiek, petrolioaren salneurriaren beherakada ikaragarri...
Urak (I) Urak (II) Urak (III) Urak (IV) Urak (V)
A. Tambo. Izenbururik gabea Zaparradaren freskurak, hain gurea denak, dotoretu dizkigu gaur ere mendi, eta itsaso bazterrak. Biziberritzen duen ura, herrixketan, hirietan, erreka bazterretan, gereziondoetan, sandalietan... eguzkitako betaurrekoetan, trenbideetan, bankuetan, hondartza hondarrezkoetan... Aurten, baina, berandu dator euri sasoia Niger iparraldera, nomaden lur eremuetara. Egarriz daude Agadez inguruak, euri ezak beldurrez jantzi ditu bazterrak, eta tristuraz blaitu kel_tamasheq, eta peul abeltzainen ahuntz, ardi, gamelu, asto, eta behi bakan zimelen ...
Tenere zahar betiko lagun etsai aberri negar betiko lagun Tenere errege herio betiko hilobi Tenere
NOIZ: martxoak 24, larunbata. ORDUA: 19:30ean NON: Irurtzungo Kultur Etxean Irurtzungo Kultur Etxeak eta “Nueva Cultura del Agua” Fundazioak, Uraren Kultura berria ezagutu eta ezagutzera eman nahi du. Kultura berri honetan aitzindariak diren pertsonak gonbidatu ditu horretarako, eta beraiekin batera hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gonbidatuak dira Javier Martínez Gil hidrogeologoa, Montse Castellà kantaria, Emilio Gastón eskultore eta poeta eta Pipa Álvarez argazkilaria. Horiek denak Uraren kultura berriaren arloan aspaldi dabiltza lanean, Ebro ibai arroan bereziki, arlo teknikoan, zein h...
Mortua, lo dagoen herensugea da. Bere baitara bildurik, bizitzari bizkarra erakutsiz, axolagabekeriarik bortitzenaren magalean, lo dirauena.Gaur, ordea, aspaldiko partez, esnatu ezezik, soinekorik dotoreenez apaindu, eta dantzarik alaienean, ikusi dugu munstroa. Zalaparta batean, jira-biraka, kolorerik ederrenen jabe, usainik gozoenak aireratuz.Soinu hezeek limurtua.Izan ere, gaur, euri tantek esnarazi dute mortua, azala ferekatu diote, garbitu, laztandu, freskatu, busti... dute.Festa da gaur ezereza!Antzua, emankor.Hila, bizi.Heriori, iruzur egin dio beste behin ere, urak, bizitzak.Am...
Egunen joan-etorrian, eguzkia ororen gainetik, eta, bero jasangaitza. Haizearen ufadak, olatuak bailiran, dantzatzen ditu dunak, eta, zigortzen harkaitz beltzak.Mailu baten kolpea baino latzagoa da, bero infinituarena.Sua dario lurrari.Bizirauteko arnasak, berak ere, kiskali egiten du.Mugarik gabeko paisaietan, ertzik gabeko zeruetan, airea, harlauza astun, zigortzailea da.Eta urauraura!"AMAN"! "BIZITZA"!! GARRASIA ...
KONTINENTEEN JITOAKontinenteen jitoaren teoria ezagutzeko irudi hauek lagungarriak izango dituzu. Bi lotura eta bi bideo topa ditzakezu lerro hauen ondoren, lehenengoak euskaraz, ingelesez besteak.Ikusi, entzun arretaz eta, galderak erantzun zure jakinduria erakutsiz. Ea ba! Jose Luis Etxezarreta Garin Kontinenteen jitoaKontinenteen jitoari buruzko galderak 650 Million Years In 1:20 Min. por xchristox
Artikulu honetan, kutsadura eta kutsatzaile mota guztiak azaltzen dira. KUTSADURA MOTAK KUTSADURA MOTAK Uraren kutsadura Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere. Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan ...
Atzo ikusi genuen Mugitu! mugimenduaren ekintzaren arira, datu gehiago ezagutu dugu AHTa ze inpaktu duten Sakanan. Hemen dagoen textua atzo Iruñean prentsaurrekoa eman zuen komunikatuaren zati bat da:Ekintza honen helburua AHT-ren eraikuntza lanek, ibai eta akuiferoetan eragiten ari dituzten ingurumen kalte izugarriak salatzea izan da, Nafarroan hauexek izango lirateke. Nafarroako Gobernuarentzat( 2004-ko urriaren 26-an) orain arte alternatiba nagusia izan den Zuastin hasi eta “Euskal Y” arteko zatia, “E Alternatiba” deritzona da. 1997-an Sustapen Ministeritzak bukatutako “Nafar Korridorear...
Aurreko batean Cuatroko El Hormiguero saioa ikusten ari nintzela pentsatzeko eman zidan esperimentu bat ikusi nuen. Kontua da, Flipyren tartean jostailuzko auto txiki bat zutela esku artean eta hau, urarekin bakarrik martxan jarri zutela. Urarekin bakarrik diodanean ura bakarrik erabali zutela esan nahi dut, hau da, ez zuten honen abiadura edo lurrina erabili jostailuzko auto urdina martxan jartzeko. Ura depositu batean sartu zuten eta mekanismo baten bidez oxigenoa eta hidrogenoa banatzen omen zituzten hidrogenoaren bidez, autoa urdin txikia martxan jarri ahal izateko. Esan et...
Urak giza eskubideen zerrendatik kanpo jarraituko duEz da hain zaila baina, galderari erantzutea. Ez dago logikoki ondoriotik eskapatzerik. Bizitzarako eskubidea denetan oinarrizkoena da, bizitzeko, ura behar-beharrezkoa da, beraz, urak, giza eskubidea izan behar du, edo, ura eskuratu ahal izateko eskubidea nahi badute. Non dago ba, konplikazioa?
Nire lehen idatzia izango den honetan, gaur bertan strange maps blogean ikusi dudan europako mapa bat aipatu nahiko nuke. Bertan Europa lurraldeko altitudea agertzen den mapa batetan uren bi isurialdeak, mediterraneoa eta atlantikoa, banatzen duen lerroa agertzen da. kuriosoa da klimatologikoki medierranear edo atlantiar diren eskualde asko, isurialdearekiko guztiz kontrakoak direla ikustea. Blog honetako beste mapa arraro eta bereziak arakatzea ere oso gomendagarria iruditzen zait.
Hau informatikan egindako uraren zikloa da. Argazkiak.org | HAU INFORMATIKA GELAN EGINDAKO URAREN ZIKLOA DA © cc-by-sa: ke92
hau da informatikako klasean eginiko uraren zikloa.Hasieran gaizki atera zitzaidan, baina gero hobetu dut.Argazkiak.org | uraren zikloa © cc-by-sa: apairre
Urak egiten duen bidai fantastikoa!!!Argazkiak.org | uraren zikloa! © cc-by-sa: laiasansebastian
Hau informatikan egindako uraren zikloa da.Argazkiak.org | Uraren Zikloa © cc-by-sa: andreafernandez
Urez hornitzen gaituen urtegi sarean: 1.- Uraren maila biltzeko gaitasunaren %80ra heltzen denean, urtegia husten hasi behar izaten dira, ez ote duen gainezka egingo ustegabeko zaparradaren baten ondorioz, badaezpada. 2.- Uraren maila biltzeko gaitasunaren %40ra heltzen denean, alarma gorrian gaude: murrizketak hasten dira; ur barik geratuko gara. Beraz, %40ko tarte horretan bildu daitekeen ura daukagu. 3.- Urtegitik etxeetara bidean uraren %20 galtzen da ura eramateko sare eta hoditeriaren egoera dela eta. Ondorioz, eta gaizki ulertu ez badut, urtegietan biltzen den uraren %20rekin m...
Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lurazpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari. Sukarrietako Marisma parkean egingo duten moduan, Busturiko San Cristobal auzoan ere ponpaketa zentroa jarriko dute. Hori dela eta, Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lur azpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari, Sukarrietan egingo duten moduan. Proiektu hori Urdaibaiko ezkerreko aldeko herrien saneamendu planaren barruan doa. Hartara, San Cristobalen jarriko duten azpiegitura berria Sukarrietako Marisma parkean ipiniko dutenaren antzekoa izang...
Martxoan 22, Uraren eguna. Errekurtso naturalak izendatzeko astirik ere ez dit eman, atzo nire blog berria abian jarri eta gaur URAREN EGUNA da. Gogoratu beharreko eguna eta gutxienez gaurkoz, URAren inguruan zenbait eztabaida martxan jarri dira. Ura, eskubide publikoa ala pribatua da??? Munduan miloika pertsonek eskuragarri ur kutsatua baino ez duten bitartean, beste askok, boteilaratutako ur minerala edaten dute. Ura soberakina ala eskasia??? Gaur bertan lankide bati entzun diot, guk geuk Euskal Herrian ur soberakina daukagula eta erabiltzen ez den ur hori leku lehorragoetara bideratzen...