Festa
Mortua, lo dagoen herensugea da. Bere baitara bildurik, bizitzari bizkarra erakutsiz, axolagabekeriarik bortitzenaren magalean, lo dirauena.
Gaur, ordea, aspaldiko partez, esnatu ezezik, soinekorik dotoreenez apaindu, eta dantzarik alaienean, ikusi dugu munstroa. Zalaparta batean, jira-biraka, kolorerik ederrenen jabe, usainik gozoenak aireratuz.
Soinu hezeek limurtua.
Izan ere, gaur, euri tantek esnarazi dute mortua, azala ferekatu diote, garbitu, laztandu, freskatu, busti... dute.
Festa da gaur ezereza!
Antzua, emankor.
Hila, bizi.
Heriori, iruzur egin dio beste behin ere, urak, bizitzak.
Aman Iman!