Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

Tenere

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2020-02-21 17:37


  Libiatik Erdialdeko Afrikara, eta Burkina Fasotik Mozambikera, bi hamarkada baino gehiagoko urrunaldiaren ondotik, Errusiak bere itzulera handia egin du Afrikara. Eta berri hau berresteko hona hemen Evgeny Korendyasov-ek, errusiar-afrikar ikasketen zuzendariak, egin adierazpenak: “borroka izango da, Afrika dela eta”. Zergatik Errusiaren bat-bateko interesa Afrikan?Galdera NATOko partaide diren herrialdeetako buruen bihotzetan dago.Arduradun frantziarrei dagokienean, hauek zeharo itxita daude euren aurreiritzi ideologikoak medio, eta Moskurena intrusiotzat daukate. Giz...


  Mahamadou Issoufou Nigerreko presidenteak, beso zabalik hartu ditu atzerriko indar militarrak. Hain bero ezen frantsesek hiru base jarri dituztela bertan, eta amerikarrek Agadezen, Afrikan daukaten handiena eraiki dutela.   Lehendik ere beltza duten kopeta, are beltzagoa jarri zaie hainbat afrikarri egoera honen aurrean, eta euren zaharrek hainbeste oinazeren ondotik lortutako independentzia, zertan den orain aurpegiratu diote estatuko gobernuari, haserre.   Estatu Batuen aginduz Afrikarako bozeramailea den Samantha Reho-ren hitzetan Nigerrek berebiziko kokapena dauk...


Takamba

3
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-10-21 21:19

Takamba hitza entzun orduko sentsualitatea datorkit gogora. Giza gorputzak basamortuko duna bilakatzen dira, eta haizeak ferekatuko balitu bezala mugitzen, lotsagabe, aske.   Takamba musikak eta dantzak XV.mendeko Songhai inperioan dute jatorria, Gao hiria, kultura eta komertzio hiriburua zen garaietan. Tamasheq griot-ek eta perratzaileek moldatua, uztaren bilketa, gudarien etxeratzea, eta familia nobleen laudorioak ospatu eta goratzeko tresna bihurtu ziren biak ala biak. Griot-ak, eserita, “Tedarhent” tresna jotzen du, songhai-ek “Kurbu” bezala ezagutzen dut...


Gaua

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-06-24 16:51

  Bombino        Desagertu da berriz ere eguzki erregea, zerumugaren lerro amaigabearen atzean... gorri. Suaren ingurura bildu dira familiak, oihal dantza zalapartatsu artean. Haurrek, biluzik, buruko ileak harro, jolasean jarraitu nahi dute, eta gupidarik gabe egiten diete tira isatsetik, musker buru urdin errukarriei. Hortzik gabeko irribarre gozoa da amona eskeletoa, hondarrean eserita. Makal datoz ahuntz talde mamuak, hauts artean, buruak makur. Iritsi dira dromedarioak, basamortuak bizitzari ezarri dion melodian kulunkatuz, mantso... etxerantz. ...


Gosea Afrikan

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-04-18 21:12

Lehorte gorriaren atzaparretan harrapaturik gelditu da emakume gaztea, tximeleta, armiarma-sarean bezala. Bular ahitutik zintzilik, haur mamua. Etsipenak aspaldi lapurtu zion irribarrea, lurraren zaurietan landareak, banan-banan, galdu zirenean. Etxabereen oinazea etorri zen ondotik, eta ezerezak irentsi zituen ahuntzak, ardiak, astoak eta gamelu bakanak. Basamortuko haizeak barreiatu zituen, gero, han-hemenka, gorpuzkinak. Badaki, orain, euren txanda dela. Leun estutu du amak, bihotzaren kontra, txorikumea baino arinagoa den haurraren hasperena. Minak minari erakutsi dio bidea, tris...


Imuhar

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-04 17:18

 Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Ayitma  Yofa anikir  Nikiss sandade  Wadagh nihane  Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Imuhagh tigraw tikma id talghiwene ayishrayane  Imuhar (gizaki askea) Ederra da aske direnak lo egotea sufrimenduzko mundu honetan Esna zaitez nire herria! Zutitu zaitezte anai-arrebak! Egin diezaiogun aurre gaur egungo arazoei Bidea luzea da Ederra da aske direnak lo egotea Gizakiaren sufrimenduak baina garaiak aldatu egin direla erakusten du Bombino (moldatua)


Urte Berria

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-03 22:07

Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason    Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.   Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin ...


Ametsak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-10-31 16:44

  Mediterraneo itsasoaren tripetan galdu dira hondoratuen ametsak. Gehiegi dira dagoeneko, eta ez dauka arazo gorri honek konponbide erraza izango duen batere itxurarik. Hezur, begi, bihotz, besarkada, haragi, ile, irribarre, taupada … jale munstro bihurtu da ia nahi gabe Ulisesen itsasoa gaur. Bien bitartean, Europa gotorleku harro eta txolinak arazoari bizkarra emanez dirau … “femme fatale”, epel, axolagabe. Europaren erraietan isilik dira baina, haran estu edo zabaletako herrixka mamu, gero eta mamuagoak. Gazteek ez dituzte euren herriak maite, ez e...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter