Kategoria: Ipuina
Errailtzaina telebistari begira zegoen. Lehenengoz eman behar zuten zuzenean urkatze bat, eta horrek polemika handia eragin zuen. Etika eta morala aipatu ziren erabaki horren aurka egiteko. Baina urkatzea zuzenean emateko telebista-kateak jarritako dirutzak ahalmen handiagoa bide zuen. Eta, azkenerako, ikusle-kuotak arrazoia eman zion telebista-kateari: morboak beti izan ohi du bezero gehiago etikak baino. Heriotza-zigorraren aurkako asko ere telebistari begira zeuden, garagardoa eskuan eta olibak platertxoan. Errailtzaina ez. Ez zekien urkatzea eman behar zuten ere. Berak ordu hartan norm...
Luis Larrea dohakabea zen Metamorfosia irakurri zuenetik. Sentsazioa zuen Kafkak ideia lapurtu ziola, hau da, pertsona bat zomorro bihurtzea bere asmazioa zela. Jakinda Luis Larrea Kafka hil eta 30 urtera jaio zela, absurdoa litzateke lapurketaren ideia hori zentzuzkoa izatea, baina Luis Larreak gotorki sinisten zuen ideiak kometak bezalakoak direla, espazioan nabigatzen diren objektu gaseosoak alegia, eta gas hura berari zegokiola eta ez Kafkari. Hots, ideia distiratsu hura Kafkaren burura jaustea bidegabekeria kosmikoa izan zela, eta, ondorioz, Metamorfosia eleberriaren benetako...
Ba ei dago Afrikan, Kong mendikatean, mendi bat deitzen dena Kili-Kilimanjaro. Ez baduzu sekula entzun mendikate horren izena, esango dizut aspaldiko mapa batzuetan agertzen dela, esate baterako James Rennel kartografoak 1798an, Aaron Arrowsmithek 1802an eta John Carek 1805ean argitaratutakoetan, hurrenez hurren. Mapa horien berri izan zuten zenbait esploratzaile europarrek Afrikara jo zuten, mendi misteriotsu horien bila. Bada, horietako bat Humberto Amantegi durangarra izan zen. 1856 urtean abiatu zen Afrikarantz, berak asmatutako ibilgailu batean. Esan daiteke ibilgailu hori bizik...
Partidu Populistak erraz irabazi zituen hauteskundeak. Gakoa hautagaiaren orrazkera anarkikoa izan zen, haren txima orraztugabeak. Horixe zen buruzagi populisten arrakastaren sekretua, hain zuzen ere. Hauteskundeak irabazi izana eskertzeko, presidentea hiriburuko auzo pobreenera joan zen bere populismoa paseiatzera, han lortu baitzituen emaitzarik onenak. Pobre populismozaleek txaloka eta bibaka hartu zuten euren idolo orraztugabe berria. Presidenteak gortea zekarren haren atzetik, AIT (Atzamarrez Izendatutako Funtzionarioak) erakunde berriko langileez osatua. Haien lehen eginkizuna "Txir...