Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

   Hilaren hamazazpia, astelehena, izan da Kidaleko haurrarentzat ikasturteko lehenengo eguna.    Badoa haur kel_tamasheq-a, lau horma zaharrek estutzen duten eremu ilunera. Atzean utzi du kanpamentua, ama, eta basamortu zabala. Pozik doa halere, soineko berria jantzita, apain, eta dotore orrazturik… maletatxo gorria eskuan. Koadernoa, arkatzak, hiruzpalau margo, eta metalezko txorroskiloa altxor.   Gaur, ez da goizean goiz jaiki amarekin batera, egun zabaldu berriari abesti leun batez eskerrak ematera. Ez da bere lagunik kuttunenarekin elkartu, ...


“Zuhaitzen munduak nahastu egiten nau, gorentasuna. Izu-ikarez eta igarkizunez gainezka dago, mamuz eta deabruz beteta. Begirada estutu egiten da. Ilun dago. Eguzki izpiak zuhaitzen itzalen artean galtzen dira. Dena da irreal ilunantzean. Ez, ez ditut zuhaitzak atsegin. Zuhaitzen gerizek estutu egiten naute, eta adar-karraskek goibeldu. Nik gauza arinak maite ditut: haizea, hondarra eta haitza. Basamortua, ezpata-kolpea bezain xumea da, eta basoa berriz, gordiar korapiloa bezain zaila. Ni, basoan, galdurik sentitzen naiz gorentasuna”. Dadianik pentsakor begiratu ninduen. &l...


   __Jakin-mina duenak entzun beza __. Ipuinek urrezko dirhama balio duten paisaia kaotikoetatik bainator, kanelak, azafraiak, eta piper-hautsak bat egiten duten erresumatik. Eta diotsuet Djemaa el Fna plaza zabalean, nire begiekin ikusi ditudala elkarren arrimuan emakumeak, siriar errefuxiatuak edo… belodunak  __ we are Syrian refugees, help us please __, belaunikaturik. Hurbil, mahaitxo txukun baten gainean jarrita, era guztietako hortzordeak salgai zituen durbante dotorez jantzitako gizona __ proba itzazue nahi baduzue __ adeitsua behin eta berriz ezpainetan. P...


   kel_tamasheq gaztea  "Gauzak ez dira nahastu behar" __esango dizuete batzuek__. "Drogak eta politika bi gai zeharo desberdinak dira". Baina itsuek ere ikusten dute Hego Amerikatik datorren kokainak, Afrika Mendebaldeko kostaldea suspirio gozoan igaro eta basamortuko bide malkartsuetan murgiltzera egiten duela __Azawad hitsean kasu__, aberatson Europa amets.    Errazago zaio askori "Sahel" hitz beilegia, "terrorismo" hitz beltzarekin uztartzea, ezen ez "droga" hitz gorriarekin.    Bamakok aspaldi abandonatutako gazte langabetu azawadiarrak baina, s...


Zu

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-01-24 18:21

"Les flles de Illighadad"  Hondarrezko emakumeak        zerk urratu du           zuen zeru infinituetako             gauetako        ametsa?                                                                                                   ...


Herio zuria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-01-05 15:33

  Emakume        beltzaren              bular               beltz       biluzietan     gerra            deabruaren                      ubeldura                  ...


  Ezin dizuet basamortua deskribatu, nola marraztu gaueko zeru izarratuen amaigabetasuna... Ezerezaren soiltasun bortitza, izendatu ezin den askatasuna, usaindu daitekeen bakardade basatia... Kel_tamasheq-ek baino ezin dute hori egin, musikaren, irrintzien, eta haizearen ufaden laguntzaz.              


Urratsak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-11-22 15:26

  Urrats desberdinen pasabidea izan da Sahara basamortua mendeetan zehar. Igaro izan dira, sarri, gidari tuareg zailduren baten ondotik hondar beltzak oinkatuz, gatzaren karabanak. Dromedario ahituek, ilaran, prozesio infinituetan urratu dituzte hautsaren, eta hutsaren bideak, nekez. Urrea, lurrinak, oihal dotoreak, espezia gutiziatsuak bizkarrean, Tinbuktu, Agadez, Tamanrasset, Oualata edo Bilmako oasi paregabeak harilkatu dituzte etengabeko amaraunean, dotoreziaz eta kontu handiz, atsedenaldiak elkarrekin uztartuz, ezinbestean. Gaur, gurpil astunek ezabatuta galdu dira, ezerezean, ...


  Ez zaitut inoiz ahaztuko, ezta hilobiak, eta hilobitar harriek hauts bihurtzen nautenean ere. Nire jantzi bakarra, nire gorputza bilduko duen hil-atorraren tolestura soila izango da.   Gorputz-adarrak deslotu, eta erori egingo zaizkit, eta nonahi maitatu izan nautenak ezin arinduzko malkotan hondatuko dira.   kel-tamashaq poesia (herrikoia)        


     Kidaleko «adagh», edo «adar», edo «adrar» mendi diren gailurretatik dator «kel_tamasheq-en», tuaregen, abesti hau. Gitarra, durbantea, irrintzia, eta txaloak. Emakumeak, gizonak, eta haurrak hondarraren leunean eserita, elkarren ondoan, familia bat, herri bat, amets bat dira. Erraietatik kanporatutako desioa, garrasi ozena, «al-horrija» askatasuna, eta «toumastin» lurra. Sua gorri da gauaren erdian «tenere» basamortuaren magalean. Suaren itzalean, suaren berotasun gozoaren babesean tea, &...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter