Ezpata-kolpea bezain xumea

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-07-10 17:59
1

“Zuhaitzen munduak nahastu egiten nau, gorentasuna. Izu-ikarez eta igarkizunez gainezka dago, mamuz eta deabruz beteta. Begirada estutu egiten da. Ilun dago. Eguzki izpiak zuhaitzen itzalen artean galtzen dira. Dena da irreal ilunantzean. Ez, ez ditut zuhaitzak atsegin. Zuhaitzen gerizek estutu egiten naute, eta adar-karraskek goibeldu. Nik gauza arinak maite ditut: haizea, hondarra eta haitza. Basamortua, ezpata-kolpea bezain xumea da, eta basoa berriz, gordiar korapiloa bezain zaila. Ni, basoan, galdurik sentitzen naiz gorentasuna”.

Dadianik pentsakor begiratu ninduen. “Zuk basamortuko gizonaren arima daukazu”, esan zuen, “agian gizonak sailkatzeko era bat baino ez dago: basamortukoak, eta basokoak. Ekialdeko mozkorraldi lehorra, haize eta hondar beroek gizonak horditzen dituen basamortutik dator, mundua xaloa eta arazorik gabea den parajetik. Basoa galderez beteta dago. Soilik basamortuak ez du ezer galdetzen, ez du ezer ematen, ez du ezer promesten. Baina arimaren sua basotik dator. Basamortuko gizonak ikus dezake hori, sentimendu bakar bat dauka, eta erabat harrapaturik duen egia bat baino ez du ezagutzen. Basoko gizonak aurpegi asko ditu. Fanatikoak basamortutik datoz, sortzaileak basotik. Agian hauxe da Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko desberdintasunik behinena”.

Kurban Said. Ali y Nino, 2001 (moldatua)


Utzi iruzkina: