Ez zaitut inoiz ahaztuko
Ez zaitut inoiz ahaztuko, ezta
hilobiak, eta hilobitar harriek hauts bihurtzen nautenean ere.
Nire jantzi bakarra, nire gorputza bilduko duen
hil-atorraren tolestura soila izango da.
Gorputz-adarrak deslotu, eta erori egingo zaizkit,
eta nonahi maitatu izan nautenak
ezin arinduzko malkotan hondatuko dira.
kel-tamashaq poesia (herrikoia)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: