Kategoria: poesia
Askatasuna lortzeko ezinbesteko osagaiak ziren txapelokerrek kontroletan janarazten zizkiguten pegatinak. Orain askatasuna eskuinmuturreko memeloen ahoek mastekatzen dute eta pegatinako goraeuskadiaskatuta hura komunitate autonomo bihurtu da. Bernardo Kapanaga
(Tirano eta genozidentzat) Mailu bat poesia da baldin eta buru egokia jotzen badu. Ez da behar epopeia luzerik, nahikoa da kolpe zehatz bat: buruhauste batek buruhauste asko konpon ditzake. Ron Sniakin
Haizearen lagun dira egunak hurarekin batera estu kiribilduta azkar doazelako harrapaladan, baina ez dira haizearen lagun bakarrak haizeak ere badituelako beste lagun batzuk "etapak" deituak. Haizea, egunak eta etapak beraz, hitz dezagun hauetaz eta hauen harremanaz. Hasi gaitezen etapetaz, etapaz - etapa hain monotomoak dira Hasi - amaitu, amaitu - hasi, honetan datzala hauen estribilloa, beti dute oinarri bera, baina beraien barnean sartuz gero, ohartzen zara beraien airean dabiltzan haize bolara desberdinetaz. Noizbehinka, haize bolarak goxoak eta arinak izaten dira, ...
Gola sartuta, Messik telefonoz berbetan dabilelakoa egin du. Kazetariek interpretazioak egin dituzte kirol-tertulietan, zeren garrantzitsuena keinua da, eta ez kirola. Baina zer kazetari dago gure alegiazko telefono-deiak interpretatzeko? Zer tertuliatan arduratzen dira gure keinuez? Ez, gure telefonoek ez dute koberturarik, gure keinuentzat ez dago mikrofonorik. Gure deiak, gure eskariak, gure beldurrak aspaldiko disko-jogailuetan lez dabiltza bueltaka bueltaka bueltaka azken abestiaren osteko isiltasun lakarraren sos-dei alferrak legez bueltaka bueltaka bueltaka orra...
QUIS CUSTODIET IPSOS CUSTODES? ARGIAK, HERRI KOMUNIKABIDEAK ETA GUK DENOK
AHOTSA.INFO 2016-04-12 Horrela galdetzen zuen Juvenal poeta erromatarrak duela 2.000 urte ia: Quis custodiet ipsos custodes? Nork zainduko du zaintzailea? Esaldi honetatik ondorioztatzen dugunez, bazuen poetak garaiko kontrol sozialaren eta administrazioak pertsonen otzantasuna behartzeko erabiltzen dituen metodoen inguruko kezka. Eleak/Libre dinamika Zer esango liguke poetak, egun, gure herrian zeharreko bisitaldian berarekin topo egin eta Argiako Axier Lopez kazetariari ezarritako isunarena kontatuko bagenio? - Seguru al zaude? sinesgogor batekin hasiko litzateke ig...
Arriskutsua da malko bako begiak inaustea zerutik amabirjina Ikeako aulki batean jaisten denean Jose zurgina kaletxakur langabea baita usopasari begira haren emaztearen amets bustietan, eta gernu bedeinkatua negar eragiten dio ozpin bako zauriak itsusiak baitira jainkoen gorpuetan. Deusek ez du deus balio, Hirutasunaren begiak donutsaren zulotik errua urrea dela sinetsarazi digu, hain erraz ereiten dira gezurrak inozoen arrakaletan, eta bitartean haren apaizak paradisu fiskaletan bizi dira limosnak limusina bihurtuta, ogia eta orgia ala urkabila, mehatxatu gaituzte fedeak dena onart...
Ez zaitut inoiz ahaztuko, ezta hilobiak, eta hilobitar harriek hauts bihurtzen nautenean ere. Nire jantzi bakarra, nire gorputza bilduko duen hil-atorraren tolestura soila izango da. Gorputz-adarrak deslotu, eta erori egingo zaizkit, eta nonahi maitatu izan nautenak ezin arinduzko malkotan hondatuko dira. kel-tamashaq poesia (herrikoia)
Minbiziak jota Hil bedi Astiro. Epailearen erabakia argia zen borreroak birikietan sartuko zion injekzioa oxigeno barik are mingarriago gerta zekion heriotza. Ez zuen aitaren etxea saldu nahi eta orain krisiarekin jai daukagu. Minbiziak jota hil bedi gure anaia Artxandakoa. Lodinowsky
Uso eta txolarreak -Afroditaren txoriak- harat honat dabiltza hiri arre honetan, beste edozein errumes bezain ezdeus, bezain pobre eta zarpail. Urrezko orga garabiak eraman bide zuen behar ez den lekuan aparkatzeagatik eta jainkosa bera preso altxatu zuten udaltzainek kalean erabat biluzik zebilelako. &nb...
Egunak laino sordidoak ekarri ditu silueta zikinak eginez zeruan. Gero euria egin du eta kongestionatu egin gara. Beraz erruki zakizkigu arren eta atea zabaldu fribolitate gabe salda beroaren beharra daukagu eta usurpatu ditugun gorputzak bizkortzeko. &nbs...
Tiraderak hustu ditut. Bihar urtea hilko da, eta berriak ezingo du jasan paper zaharren nostalgia. Neil Youngen ahotsak all the feelings in you heart come re-awakened diost zahartzarotik, eta beharbada alferrik da dena: tiraderak hustu arren gurekin daramagu, nahitaez, oroitzapenen lorra. Ron Sniakin
Eta honi deitzen diote bizitza espermatozoide geldoen eta txarto egositako obuluen txori-kaka honi neguko gauetako hordikerian desarratutako tiro zentzunbakoak garenoi baina orain negarra da txarrena munduak ez du behar jausitako txorien erretolikarik alferrik dira kaiolak askatasuna amesten ez dutenentzat begiak zabaltzea hondakin bihurtutako utopiak elikatzea bezain antzua da dagoeneko errotik ateratako haginen irribarrea bezain faltsua zertarako balio dute tabernen komunetan hondoratutako gaztaroko ametsek salbazioaren esperantza nekagarria da hainbeste urteren ostean ez gara orain ha...
Beste edari bizien aldean apal da eta diskret; ez du urre edo anbar kolorerik, ezta gainontzekoen usain gozo sarkorra ere. Uraren jantzi xalu eta xumea laket du soinean eta, gisa horretan mozorroturik, apalategian igurikitzen du bertze botilekin batean, mutu eta pazient, sobera nabarmendu gabe, harik eta plater eta kikarak eta edalontziak oro mahaitik kendu dituzten arte. Orduan, dafaila xahuaren gainean, izena eta izana berreskuratzen ditu eta Ginebra erregina ageri da berriro guzien aitzinean koroa buruan -zitroi, izotz eta pindar- eta Lancelot ez ezik Mahai Biribileko bert...
Bihotzak abisatu egiten du lehertu aurretik bazekien hala ere sari bi irabazi zituen 12.000€ guztira. Eta ospatzeko gurasoak gonbidatu zituen eta emaztea gero neba-arrebekin ere joan zen Eta senitartekoak: lehengusu eta lehengusinak eraman zituen Lankideekin primeran ibili zen Eta txikitako lagunekin bikain Literatur taldea osatzen zuten kideak etorri ziren Eta aitortzen du pasatu egin zela drogekin beharbada Eta beharbada horregatik zegoela han Artxandako Santa Maria ospitalean bihotzak abisatu ziolako lehertu aurretik Eta bat-batean ondoeza sartu zitzaion eta erizaina de...
Badago nigan idazle orojakile bat gizartearen mixeriak jakiteagatik gainetik begiratzen zaituena. Badago nigan abokatu solidario bat ikusten ez dituzuen bidegabekeriak ikusteagatik gainetik begiratzen zaituena. Badago nigan injiniari ekologiko bat ezagutzen ez dituzuen naturaren sekretuak ezagutzeagatik gainetik begiratzen zaituena. Baina nigan baita izkutatzen dira isunez isun dabilen trafiko agentea ere atso zaharrak egun euritsuetan erizainak eguerdiko kafea hartu aurretik futbolera doazen zale amorratuak eta jendaurrean ari den makina bat funtzionari seme-alaben gorabeherak kontatz...
Burusoila jakitun da ilerik ez duela eskuratuko horregatik detailea maite du geratzen zaion ilea bizitzan geratzen zaion denborarekin lotzen du eta urrea balitz moduan zaintzen. Ilea tindatzen duenak berriz uste du luzaroan izango dela bizidunen artean. Baina beldur da tinteak ez ote dion ilearen sustraia erreko. Azkenik ileaz arduratzen ez direnak datoz ileapaindegira doaz ileapaintzaileagatik. Ispiluari begira haren genitalak ukondotik urruntzen eta hurbiltzen sentitzen ditu haren hatsa garondoan eta ez du sekulan futbolaz hitz egiten ez eta nondik ikusten den Bilbo politago....
Janari merkea da gezurra nork bere burua justifikatzeko bada. Eroso bizi gara autoengainuaren lokatzetan, garrantzitsua itxura zoriontsua da. Ederra da gainbehera zimurrik gabeko aurpegian ezkutatzeko beste diru baldin badugu. Porrota ez da berriro xarabe mingotsa izango, beti dago-eta modua hauteskunde gauean garaileak izateko. Berdin dio zenbat maitezaitut isuri behar ditugun (bankarien irribarreak bezain egiatiak) egunerokokeriak ugertutako eskuburdinak urrezko eraztun moduan agerrarazteko bezain trebeak bagara. Horrela joaten zaigu bizitza eskuetatik, eguneroko gezur horiek guz...
Harrizko sorbatzetan gora tontorrera heltzea ia ezinezkoa da. Eta nekeak jota heltzen denarentzat bereak egin du. Horregatik beharbada, etzan egin zara sekulan ez altxatzeko asmoarekin. Baina hego haizea sartu da eta lamiak kantuan entzun dituzu eta geratzen zaizun indar apurra inork entzungo ez duen kanpaia jotzen eman duzu. Gero gaua iritsi da eta hotza hotz itzela. Orduan kopetako argia piztu kranpoiak ipini eta harrizko sorbatzetan behera ekin diozu Iosu haziak egindako bide izoztutik Artxandaraino. &...
Zuhaitzetako orriak txorikumeen lehen hegaldien lekuko isilak dira. Eta, haien ezjakintasunean, uste dute haiek ere hegan egin dezaketela. Eta, egun baten, zuhaitzetik jauzi egiten ausartzen dira, baina alferrik: haien hegaldia laburra da, zuhaitzetik lurrerainokoa. Halakoak gara geu ere: uste dugu jainkoak izan gaitezkeela, baina izaki baldarrak gara. Gure gabezien pisuak beti amilaraziko gaitu. Ron Sniakin
Udazkenero hona etortzen naiz hego haizeak jotzen duenean Artxandako polikiroldegira. Udako igerilekua eta tenis zelaiaren artean bainu jantzi estuarekin eskilaretan etzan egiten naiz eta gorputza olioztatzen dut azalak osto kolorea har dezan. Eta horrela eguzkiak berotzen nau bere egun onenak eman dituen homosexuala banintz bezala. &n...
Esadazu askatasuna lokatzez altxatutako fantasia kearen pisu atomikoa duen subjuntiboa eta zapatak erantzi izarrei begiratu eta harra sagarrean bezala biziko nintzatekeela pentsatuko dut zeren kartoizko kutxa baten sartzen dira nire ametsak iraultza merke herdoilduak egunerokotasunean urtuak ohitu naiz begirada izuetara beldurrak orrazten ematen dugu bizitza utzi hemen hatz-markak eta unibertsoa lo geratuko da adjektibo gehiegi dago bizitzan substantiboen kaltetan eta ordua heldu da erlojuak eranzteko orain hemen biok ez da besterik behar Ron Sniakin
Kobazulo horrek ez dauka ez hezurrik ez hartzik, ez zaldirik marrazturik. Haitzulo horrek ordea giza itxura du lehen gizakiaren bizilekua da agian. Erpe ilun horrek aterpea ematen du etxearekin zerikusia dauka. Zulo beltz horrek umatokia dirudi eta sarrerako harriek haginak dituen aluaren antza ematen diote. Lodinowsky
Ameriketan izan nintzen lau urtez artzain lau urtez mortu hotz hartan lau urtez urkiak marrazten lau urtez egunero bildotsa jaten. Eta hiru hilabetean behin puta otzanen tabernan nagusiaren koiote aurpegia ikusi behar izaten nuen. Nahiz eta kamareroarentzat hartza izan The bear is there esaten zidan. Lodinowsky
Ez dago udazken ostoez estalitako igerileku ontzia baino irudi etsigarriagorik. Beteta badago ur uherraren azpiko izakien gordeleku iluna dirudi. Hutsik badago horma zurituz doa arrain ezkatak balira bezala. Orduan, lepotik heldu eta burua leihotik aterarazi zidan bortizki. Beheko solairutik igerilekura eroriko bazina orkatila edo besoa apurtuko zenuke. Erdiko solairutik saihetsak edo burezurra. Eta hemendik, Artxandako zaharren egoitzako bosgarren pisutik zureak egin du. Alta, zergatik ez zara lasaitzen? Ez dut orrorik entzun nahi uzkia urratzen dizudanean. &n...