Ilea
Burusoila
jakitun da ilerik ez duela eskuratuko
horregatik detailea maite du
geratzen zaion ilea
bizitzan geratzen zaion denborarekin lotzen du
eta urrea balitz moduan zaintzen.
Ilea tindatzen duenak berriz
uste du
luzaroan izango dela bizidunen artean.
Baina beldur da
tinteak ez ote dion ilearen sustraia erreko.
Azkenik
ileaz arduratzen ez direnak datoz
ileapaindegira doaz
ileapaintzaileagatik.
Ispiluari begira
haren genitalak ukondotik
urruntzen eta hurbiltzen sentitzen ditu
haren hatsa garondoan
eta ez du sekulan futbolaz hitz egiten
ez eta nondik ikusten den Bilbo politago.
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: