Artzaina
Ameriketan izan nintzen
lau urtez artzain
lau urtez mortu hotz hartan
lau urtez urkiak marrazten
lau urtez egunero bildotsa jaten.
Eta hiru hilabetean behin
puta otzanen tabernan
nagusiaren koiote aurpegia
ikusi behar izaten nuen.
Nahiz eta kamareroarentzat hartza izan
The bear is there
esaten zidan.
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: