ARG"HITZ"KIAK erakusketa poetikoa Senperen

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2020-08-23 10:38

ainaramaya@gmail.com 1598172170055

Larraldean sentsazioetan murgilduz

argizkiak

Argazki erakusketa.

Egilea: Auxtin Zamora

Non eta noiz: Larraldea (Senpere, Lapurdi), abuztuaren 6tik 29ra.

Abuztuaren 6tik Auxtin Zamora senpertarrak argi”hitz”kiak erakusketa azaltzen du. Bertan argazkiak eta olerkiak batzen ditu. Oraingoan, azken aldietan erakutsitakoekin alderatuta, olerkiak berak idatziak dira. Zamora jaunak argazkiaren ondoan ezartzen ditu olerkiak. Argazki-erakusketa egitean, egileak, gai edo lerro bat jarraitu behar duten irudiak biltzea ez badu samurra, Zamora jaunak bere argazkiak bere olerki propioekin lotzen ditu.

Senpereko herrian dagoen Larraldea izena daraman kulturgunean (Sarako bidean kokatua) zabalik dago ohikoa ez den erakusketa hau. Larraldea aurretik baserria izandako eraikin dotore bat da. Senpereko kultura jarduerentzat heldulekua. Bertan, lehen solairuan daude argi”hitz”kiak. Areto luze, zabal eta garden horren lurrean, hormaren albo banatan, ematen ditu ikustera bere 70 irudiak.

Bai argazkia argia da —azaltzen digu Auxtin Zamorak—, baina ez bakarrik kamerak kanpotik jasotzen duena, zure barruko argia ere bertan islatzen da”.

Irudi gehienak ezustean kalean ibiltzean hartuak dira. Aurreko erakusketetan irudi ondoko olerkiak ez ziren berak sortuak. Beste poeta batzuenak. Poeta batzuk lagunak, hildakoak, edo, atzerritarrak besteak. Horrek zenbat jendearen lana irakurri duen sortzaile honek azaltzen du. Gero argazkia begi aurrean olerkia aukeratu behar da. Zein da olerki-argazki bakoitzari bidai hau hoberen egiten lagunduko duena asmatzea ez da batere erraza. “Olerki gehienak lehenik idatziak ditut —azaltzen du Zamorak—. Denak emanak ez badaude, kutxa batean gordeak nituen. Hala ere bat edo beste, espreski sortu ditut”.

Argiaren hitzak ez dira beti letretan ematen, batzuetan mutu daude. Sortzaile gehienentzat isila ere adierazle baita. Hamar bat dira mutu argi"hitz"kiak. Letraren laguntza ez dute behar. Hondo txuriak nabarmentzen laguntzen baitie. Sentsazioetan murgilarazten du ikuslea. Begia eta izpiritua sentsazioz elikatuz.

Norbaitek sentsazioen itsasoaren tantarik etxera eramateko grina jaso badu, egileak olerkibilduma@sfr.fr kontua harremanak jasotzeko dauka.

Argazkia: Auxtin Zamora, aretoaren txoko batean, lurrean sumatzen dira argazki batzuk. (egilea: Sabin Oregi)


Utzi iruzkina: