Bortxaketa
Ez dago udazken ostoez
estalitako igerileku ontzia baino irudi etsigarriagorik.
Beteta badago
ur uherraren azpiko izakien
gordeleku iluna dirudi.
Hutsik badago
horma zurituz doa
arrain ezkatak balira bezala.
Orduan, lepotik heldu eta
burua leihotik aterarazi zidan bortizki.
Beheko solairutik
igerilekura eroriko bazina
orkatila edo besoa apurtuko zenuke.
Erdiko solairutik
saihetsak edo burezurra.
Eta hemendik,
Artxandako zaharren egoitzako bosgarren pisutik
zureak egin du.
Alta,
zergatik ez zara lasaitzen?
Ez dut orrorik entzun nahi
uzkia urratzen dizudanean.
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: