Tontorra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-06-10 12:43

Harrizko sorbatzetan gora

tontorrera heltzea

ia ezinezkoa da.

Eta nekeak jota heltzen denarentzat

bereak egin du.

Horregatik beharbada,

etzan egin zara

sekulan ez altxatzeko asmoarekin.

Baina hego haizea sartu da

eta lamiak kantuan entzun dituzu

eta geratzen zaizun indar apurra

inork entzungo ez duen

kanpaia jotzen eman duzu.

Gero

 gaua iritsi da

eta hotza

hotz itzela.

Orduan kopetako argia piztu

kranpoiak ipini

eta harrizko sorbatzetan behera

ekin diozu

Iosu

haziak egindako bide izoztutik

Artxandaraino.

 

                                                           Lodinowsky


Utzi iruzkina: