Afroditaren txoriak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-05-25 11:22

 

Uso eta txolarreak

 -Afroditaren txoriak-

harat honat dabiltza

hiri arre honetan,

beste edozein errumes

bezain ezdeus,

bezain pobre eta zarpail.

 

Urrezko orga

garabiak eraman bide zuen

behar ez den lekuan

aparkatzeagatik

eta jainkosa bera

preso altxatu zuten

udaltzainek

kalean

erabat biluzik

zebilelako.

 

                                                 Ludovicus G. Agrorum


Utzi iruzkina: