HAIZE BOLARAK
Haizearen lagun dira egunak
hurarekin batera estu kiribilduta azkar doazelako harrapaladan,
baina ez dira haizearen lagun bakarrak
haizeak ere badituelako beste lagun batzuk
"etapak" deituak.
Haizea, egunak eta etapak beraz,
hitz dezagun hauetaz eta hauen harremanaz.
Hasi gaitezen etapetaz, etapaz - etapa
hain monotomoak dira
Hasi - amaitu, amaitu - hasi,
honetan datzala hauen estribilloa,
beti dute oinarri bera, baina beraien barnean sartuz gero,
ohartzen zara beraien airean dabiltzan haize bolara desberdinetaz.
Noizbehinka, haize bolarak goxoak eta arinak izaten dira,
gorputza garbitzen dutenak
lasaitasuna eta bakea berorekin ekarriaz,
baina badira zakarragoak direnak ere,
zure begiak hautsez betetzeaz arduratzen direnak
desatsegin halakoak.
Goxoak nahiz zakarrak izan bolarak, ordea,
haize izaten jarraitzen dute
naturako elementu izaten.
Haizearen esku banatik doaz bere lagun miñak
egun eta etapak
hirurak batera, zistu bizian
ohartzerako desagertuak.
Konturatzerako
etapa baten amaieraren amildegian aurkitzen zara
eta noski, beste baten hasieran
estribilloa betez,
hasi - amaitu, amaitu - hasi,
eta zu?
Zelan zaude zu?
Zer nolako bidaia izan duzu etaparen hasieratik amaierara?
Kontua da bidean haize bolarek nahasi zaituztela.
Tartean, batzuek aurrera egiten lagundu dizute
isilean eta ezkutuan,
zure bizkarretik bultzadatxo bat emanez.
Eta zer esan topo egin duzun haize bolara pisutsuez?
Frente, lehiakor
eta desafioz agertu zaizkizun haiez?
Hala eta guztiz ere,
etaparen amaieran zaude
beste bati ekiteko gogoz,
haize bolara goxoak aurkituko dituzun esperantzan
nahiz eta aurrekoen zama bizkarrean eraman.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: