Epailea

Epailea Txistu y Tamboliñ | 2015-10-29 09:06

Minbiziak jota

Hil bedi

Astiro.

Epailearen erabakia argia zen

borreroak birikietan sartuko zion injekzioa

oxigeno barik are mingarriago gerta zekion heriotza.

Ez zuen aitaren etxea saldu nahi

eta orain krisiarekin

jai daukagu.

Minbiziak jota

hil bedi

gure anaia

Artxandakoa.

 

Lodinowsky


Utzi iruzkina: