Bueltaka bueltaka bueltaka
Gola sartuta,
Messik telefonoz berbetan dabilelakoa egin du.
Kazetariek interpretazioak egin dituzte kirol-tertulietan,
zeren garrantzitsuena keinua da,
eta ez kirola.
Baina zer kazetari dago
gure alegiazko telefono-deiak interpretatzeko?
Zer tertuliatan arduratzen dira gure keinuez?
Ez,
gure telefonoek ez dute koberturarik,
gure keinuentzat ez dago mikrofonorik.
Gure deiak, gure eskariak, gure beldurrak
aspaldiko disko-jogailuetan lez dabiltza
bueltaka
bueltaka
bueltaka
azken abestiaren osteko isiltasun lakarraren sos-dei alferrak legez
bueltaka
bueltaka
bueltaka
orratza abandonu hartatik altxatuko duen
eskurik gabe.
Ron Sniakin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: