Orain hemen biok

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-03-28 17:09

Esadazu askatasuna

lokatzez altxatutako

 fantasia

kearen pisu atomikoa duen 

subjuntiboa

eta

zapatak erantzi

izarrei begiratu

eta harra sagarrean bezala

 biziko nintzatekeela

pentsatuko dut

zeren

kartoizko kutxa baten

sartzen dira nire ametsak

iraultza merke herdoilduak

egunerokotasunean urtuak

ohitu naiz begirada izuetara

beldurrak orrazten

ematen dugu bizitza

utzi hemen hatz-markak

eta unibertsoa lo geratuko da

adjektibo gehiegi dago bizitzan

substantiboen kaltetan

eta ordua heldu da

erlojuak eranzteko

orain hemen biok

ez da besterik behar

 

Ron Sniakin


Utzi iruzkina: