Gugan

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-08-22 21:00

Badago nigan

idazle orojakile bat

gizartearen mixeriak jakiteagatik

gainetik begiratzen zaituena.

Badago nigan

abokatu solidario bat

ikusten ez dituzuen bidegabekeriak

ikusteagatik

gainetik begiratzen zaituena.

Badago nigan

injiniari ekologiko bat

ezagutzen ez dituzuen naturaren sekretuak

ezagutzeagatik

gainetik begiratzen zaituena.

Baina nigan baita izkutatzen dira

isunez isun dabilen trafiko agentea ere

atso zaharrak egun euritsuetan

erizainak eguerdiko kafea hartu aurretik

futbolera doazen zale amorratuak

eta jendaurrean ari den makina bat

funtzionari

seme-alaben gorabeherak kontatzen dituzten bitartean

atzo Artxandan izan ginen patinatzen

esaterako.

Lodinowsky


Utzi iruzkina: