Gure gabezien pisua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-05-23 11:55

Zuhaitzetako orriak

txorikumeen lehen hegaldien lekuko isilak dira.

Eta, haien ezjakintasunean,

uste dute haiek ere hegan egin dezaketela.

Eta, egun baten,

zuhaitzetik jauzi egiten ausartzen dira,

baina alferrik:

haien hegaldia laburra da,

zuhaitzetik lurrerainokoa.

 

Halakoak gara geu ere:

uste dugu jainkoak izan gaitezkeela,

baina izaki baldarrak gara.

Gure gabezien pisuak beti amilaraziko gaitu.

 

Ron Sniakin


Utzi iruzkina: