Ospakizuna
Bihotzak abisatu egiten du lehertu aurretik
bazekien
hala ere sari bi irabazi zituen
12.000€ guztira.
Eta ospatzeko gurasoak gonbidatu zituen
eta emaztea gero
neba-arrebekin ere joan zen
Eta senitartekoak:
lehengusu eta lehengusinak eraman zituen
Lankideekin primeran ibili zen
Eta txikitako lagunekin bikain
Literatur taldea osatzen zuten kideak etorri ziren
Eta aitortzen du pasatu egin zela
drogekin beharbada
Eta beharbada horregatik zegoela han
Artxandako Santa Maria ospitalean
bihotzak abisatu ziolako lehertu aurretik
Eta bat-batean ondoeza sartu zitzaion eta erizaina deitu zuen
Puta bat nahi dut
Oihukatu zion
Eta zergatik ez bi
Erantzun zion erizainak.
Bihotza lehertu aurretik idazleari irribarrea atera zitzaion.
Emaztea eta seme-alabak gelan sartu zirenean
horrela aurkitu zuten
Irribarrea ahoan.
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: