Tenere

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2020-02-21 17:37


  Mahamadou Issoufou Nigerreko presidenteak, beso zabalik hartu ditu atzerriko indar militarrak. Hain bero ezen frantsesek hiru base jarri dituztela bertan, eta amerikarrek Agadezen, Afrikan daukaten handiena eraiki dutela.   Lehendik ere beltza duten kopeta, are beltzagoa jarri zaie hainbat afrikarri egoera honen aurrean, eta euren zaharrek hainbeste oinazeren ondotik lortutako independentzia, zertan den orain aurpegiratu diote estatuko gobernuari, haserre.   Estatu Batuen aginduz Afrikarako bozeramailea den Samantha Reho-ren hitzetan Nigerrek berebiziko kokapena dauk...


Takamba

3
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-10-21 21:19

Takamba hitza entzun orduko sentsualitatea datorkit gogora. Giza gorputzak basamortuko duna bilakatzen dira, eta haizeak ferekatuko balitu bezala mugitzen, lotsagabe, aske.   Takamba musikak eta dantzak XV.mendeko Songhai inperioan dute jatorria, Gao hiria, kultura eta komertzio hiriburua zen garaietan. Tamasheq griot-ek eta perratzaileek moldatua, uztaren bilketa, gudarien etxeratzea, eta familia nobleen laudorioak ospatu eta goratzeko tresna bihurtu ziren biak ala biak. Griot-ak, eserita, “Tedarhent” tresna jotzen du, songhai-ek “Kurbu” bezala ezagutzen dut...


Gaua

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-06-24 16:51

  Bombino        Desagertu da berriz ere eguzki erregea, zerumugaren lerro amaigabearen atzean... gorri. Suaren ingurura bildu dira familiak, oihal dantza zalapartatsu artean. Haurrek, biluzik, buruko ileak harro, jolasean jarraitu nahi dute, eta gupidarik gabe egiten diete tira isatsetik, musker buru urdin errukarriei. Hortzik gabeko irribarre gozoa da amona eskeletoa, hondarrean eserita. Makal datoz ahuntz talde mamuak, hauts artean, buruak makur. Iritsi dira dromedarioak, basamortuak bizitzari ezarri dion melodian kulunkatuz, mantso... etxerantz. ...


Imuhar

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-04 17:18

 Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Ayitma  Yofa anikir  Nikiss sandade  Wadagh nihane  Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Imuhagh tigraw tikma id talghiwene ayishrayane  Imuhar (gizaki askea) Ederra da aske direnak lo egotea sufrimenduzko mundu honetan Esna zaitez nire herria! Zutitu zaitezte anai-arrebak! Egin diezaiogun aurre gaur egungo arazoei Bidea luzea da Ederra da aske direnak lo egotea Gizakiaren sufrimenduak baina garaiak aldatu egin direla erakusten du Bombino (moldatua)


Urte Berria

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-03 22:07

Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason    Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.   Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin ...


   Hilaren hamazazpia, astelehena, izan da Kidaleko haurrarentzat ikasturteko lehenengo eguna.    Badoa haur kel_tamasheq-a, lau horma zaharrek estutzen duten eremu ilunera. Atzean utzi du kanpamentua, ama, eta basamortu zabala. Pozik doa halere, soineko berria jantzita, apain, eta dotore orrazturik… maletatxo gorria eskuan. Koadernoa, arkatzak, hiruzpalau margo, eta metalezko txorroskiloa altxor.   Gaur, ez da goizean goiz jaiki amarekin batera, egun zabaldu berriari abesti leun batez eskerrak ematera. Ez da bere lagunik kuttunenarekin elkartu, ...


   __Jakin-mina duenak entzun beza __. Ipuinek urrezko dirhama balio duten paisaia kaotikoetatik bainator, kanelak, azafraiak, eta piper-hautsak bat egiten duten erresumatik. Eta diotsuet Djemaa el Fna plaza zabalean, nire begiekin ikusi ditudala elkarren arrimuan emakumeak, siriar errefuxiatuak edo… belodunak  __ we are Syrian refugees, help us please __, belaunikaturik. Hurbil, mahaitxo txukun baten gainean jarrita, era guztietako hortzordeak salgai zituen durbante dotorez jantzitako gizona __ proba itzazue nahi baduzue __ adeitsua behin eta berriz ezpainetan. P...


   kel_tamasheq gaztea  "Gauzak ez dira nahastu behar" __esango dizuete batzuek__. "Drogak eta politika bi gai zeharo desberdinak dira". Baina itsuek ere ikusten dute Hego Amerikatik datorren kokainak, Afrika Mendebaldeko kostaldea suspirio gozoan igaro eta basamortuko bide malkartsuetan murgiltzera egiten duela __Azawad hitsean kasu__, aberatson Europa amets.    Errazago zaio askori "Sahel" hitz beilegia, "terrorismo" hitz beltzarekin uztartzea, ezen ez "droga" hitz gorriarekin.    Bamakok aspaldi abandonatutako gazte langabetu azawadiarrak baina, s...


Zu

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-01-24 18:21

"Les flles de Illighadad"  Hondarrezko emakumeak        zerk urratu du           zuen zeru infinituetako             gauetako        ametsa?                                                                                                   ...


Herio zuria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-01-05 15:33

  Emakume        beltzaren              bular               beltz       biluzietan     gerra            deabruaren                      ubeldura                  ...


  Ezin dizuet basamortua deskribatu, nola marraztu gaueko zeru izarratuen amaigabetasuna... Ezerezaren soiltasun bortitza, izendatu ezin den askatasuna, usaindu daitekeen bakardade basatia... Kel_tamasheq-ek baino ezin dute hori egin, musikaren, irrintzien, eta haizearen ufaden laguntzaz.              


Urratsak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-11-22 15:26

  Urrats desberdinen pasabidea izan da Sahara basamortua mendeetan zehar. Igaro izan dira, sarri, gidari tuareg zailduren baten ondotik hondar beltzak oinkatuz, gatzaren karabanak. Dromedario ahituek, ilaran, prozesio infinituetan urratu dituzte hautsaren, eta hutsaren bideak, nekez. Urrea, lurrinak, oihal dotoreak, espezia gutiziatsuak bizkarrean, Tinbuktu, Agadez, Tamanrasset, Oualata edo Bilmako oasi paregabeak harilkatu dituzte etengabeko amaraunean, dotoreziaz eta kontu handiz, atsedenaldiak elkarrekin uztartuz, ezinbestean. Gaur, gurpil astunek ezabatuta galdu dira, ezerezean, ...


  Ez zaitut inoiz ahaztuko, ezta hilobiak, eta hilobitar harriek hauts bihurtzen nautenean ere. Nire jantzi bakarra, nire gorputza bilduko duen hil-atorraren tolestura soila izango da.   Gorputz-adarrak deslotu, eta erori egingo zaizkit, eta nonahi maitatu izan nautenak ezin arinduzko malkotan hondatuko dira.   kel-tamashaq poesia (herrikoia)        


     Kidaleko «adagh», edo «adar», edo «adrar» mendi diren gailurretatik dator «kel_tamasheq-en», tuaregen, abesti hau. Gitarra, durbantea, irrintzia, eta txaloak. Emakumeak, gizonak, eta haurrak hondarraren leunean eserita, elkarren ondoan, familia bat, herri bat, amets bat dira. Erraietatik kanporatutako desioa, garrasi ozena, «al-horrija» askatasuna, eta «toumastin» lurra. Sua gorri da gauaren erdian «tenere» basamortuaren magalean. Suaren itzalean, suaren berotasun gozoaren babesean tea, &...


Kel_Tamasheq nomada     Rodolfo Stavenhagen-i maileguan hartutako hitzotan, jatorrizko gizakumea arrotza da herritar hegemonikoaren aburuz.   «Historiaren argitan ikus dezakegunez, lurralde politiko bereko gizarte nazional hegemonikoaren begietan, jatorrizko gizakia izaki arrotza bihurtzen da, bertakoa arroztu egiten du minorizazioak. Ikuspegi etnokratiko horixe izan du, hain zuzen ere, honako ondorio tragiko hauek eragin dituen ideologia: besteak beste, genozidioak, etnozidioak, behartutako asimilazioak, lekualdatzeak, kolonizazio gidatuak eta giza eskubideen bortxake...


     Amerikako bluesak, Afrikako mendebaldean omen ditu sustraiak, Saharan eta Sahelen bereziki, eta ondorioz estua da bluesa, eta kel_tamasheq kultura lotzen dituen korapiloa, askaezina. Bakardadeak, edo «esouf»-ak blaitzen ditu basamortuetako doinuak, gitarren kordek dotoreziaz janzten, tamasheq hizkuntzan aireratutako hitzek laztantzen. Faris gizon urdina, tuarega, biluzik azalduko zaigu, eder, bere abesti bakoitzean. Arima estaltzen dion belo astuna alde batera jaurti, eta mozorrorik, eta babesik gabe, mortuaren beraren soiltasunik magikoenean harrapatuta. &nb...


Kidaldarrei

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-09-12 17:18

  Bueltatu dira Eta luma, eta tinta ditut soilik Bere itzulera abesteko Gorrotoz joandakoak Haserre dira bueltan Kidaleko haurrak Misrata, eta Benghazitik ihesi   Ikusi dituzte Eurenak txikiturik Haragi puskak Gudu-zelaiak tapizatzen Urruti   Ez dute inoiz itxaropena galdu Sorterria Zain zutelako Amak haurra itxoiten duen gisan Lur lehorra zeruko ura   Bueltatu dira Biluzik joandakoak Dena nahi dute   Tinzaouaten eta bere muinoak Tessalit eta bere gizonak Aguelhoc eta bere harriak   Garaileen urratsean Deserriko gau ilunen oroitzapenak Umezurtzen negarrak Sumis...


     Ez datoz turismoa egitera. Infernu bihurtutako euren sorterrietatik datoz, eskuak hutsik, desesperazioa begietan. Har dezagun, adibidez, Afrikako Txad estatu handia. Eta handia diot, Txad zentzu askotan delako handia, mundu mailan zazpigarren handiena da errefuxiatu-hartzaile gisa, esaterako. Gaurko krisiak barrenak ustelduta, nekez dirau bizirik ordea, krisi aurretik ere, biztanleen laurdena giza-laguntzaren beharrean zeukan estatuak.   Izan ere, azken asteotan, Txadeko lakuen eskualdeak behea jo du, eta uharteetan bizi ziren 41.000 pertsona inguruk etxeak utzi, e...


  Libiako gizon Kel_tamasheq-a, tuarega           2014. urtearen bukaera, eta 2015. urtearen hasiera bitartean, Afrikako gutxienez 8 estatuk aldatu du terrorismoaren aurkako legedia. Erakunde zibil anitzek, baina, gogor kritikatu ditu lege berri horiek, euren itzalpean askatasunaren aurkako eraso onartezinak gordetzen direla, uste baitute. Kontinenteko mehatxu terroristak honako hauek dira: Nigerian eta inguruko herrialdeetan Boko Haram, Estatu Islamikoa Afrika iparraldean, Shebab Kenian, eta AQMI edo Ansar Eddine Sahelen. Denek diote Islamaren izenean ar...


Itsaso basamortua

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-08-12 17:06

  Fosilak Sahara basamortuan          Hàroùd haitza, erdi gorria, erdi beltza da. Alde gorria, beltza baino trinkotasun gutxiagokoa, porotsuagoa, harroagoa, eta arinagoa da.Bere zepatan Hornemann-ek ezin izan du substantzia arrotzik aurkitu. Garatxo harritsuontzat oinarri den lur geruza, bestalde, sumendiek jaurtitako errautsez osaturik dagoela dio. Harrien estratifikazioa horizontala da, baina sarri endredatua, geruza bat bestearekin nahastu, eta hondoratzen delarik. Batzuetan ez da geruzarik ageri, ezpada iparralderako norabidean masa trinkoz ...


Tagelmust

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-08-03 23:36

  Gizon "Targi"-aren janzkeraren osagarri behinena den "Tagelmust" ilara koloretsua, "Tinariwen", basamortuetako doinuekin nahastu zait oraingoan, udan buruko ileetan harea kresalarekin katramilatzen zaidan era berdintsuan...          


Timiako Kel_tamasheq-a        Mendiaren babesean ezkutaturiko Air-eko oasi guztien artean, Timia da zalantzarik gabe, ederrena. Palmondo-sailak fruta-arbola anitz gordetzen ditu: granadondoak, arabisagar-arbolak, berenjondoak... Txorien abestiek, orduro ura igotzeko «Takarkart» putzuko poleekin lehiatzen dira, eta neguan, inguruko basamortu mineralarekin talka egiten duen berde koloreko gari-sailak dantzatzen ditu haizeak. Harago, ur-jauzi handi batek elikatutako «guelta» sakon, zoragarria.   Afis, lanerako gai ziren gizon guztien antzera, ...


       Mortuak artaz gordeta dituen altxorren usnan dabil azeri zaharra Fezzan-en, Libia hegoaldean. Mortua, birjina oiraino, urratu gabea, oraino harro, oraindik lo, ez da ohartu zaharraren trikimailuez. Ez daki ahaleginak eta bi egiten ari dela, bere magaleko bi kuttunak, aspaldikoak, betikoak... elkar irentsi dezaten, elkar zulatu, bortxatu, elkar ezereztu. Tuaregei, eta Tubuei, mortuko paisaia eternaleko ibiltari nekaezinei, nomadei, aspaldiko bizilagunei... hutsaren hurrengoa baino ez diren odolez zipriztindutako diru eta botere promesak xuxurlatu dizkie belarrira,...


Libiako Kel_Tamasheq-ak     Malkoak euri balira udazken traidorean maitalerik gabe kolpez bazter utzia emazte adintsua gertatzen denean ehun hodei ilunen jasa izugarriek kaleak uholdeka itoko lituzkete, errotik garbituko ohizko zekenkeriak hondakinez gainezka dituen bihotzak.   Malkoak euri balira kupirarik gabe haurtxo baten gorputza gerra izugarriek burniz eta metrailaz hausten dutenean, ama denen oihuek espantuzko irrintziz izoztu lezakete entzumenik ez duen itsaso zabala.   Malkoak euri balira adoleszente baten ezpain oihukariak harresi baten kontra torturaren espan...


Azken iruzkinak