Ajeak jotako herritarrak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-09-28 16:01

Kel_Tamasheq nomada

 

  Rodolfo Stavenhagen-i maileguan hartutako hitzotan, jatorrizko gizakumea arrotza da herritar hegemonikoaren aburuz.

 

«Historiaren argitan ikus dezakegunez, lurralde politiko bereko gizarte nazional hegemonikoaren begietan, jatorrizko gizakia izaki arrotza bihurtzen da, bertakoa arroztu egiten du minorizazioak. Ikuspegi etnokratiko horixe izan du, hain zuzen ere, honako ondorio tragiko hauek eragin dituen ideologia: besteak beste, genozidioak, etnozidioak, behartutako asimilazioak, lekualdatzeak, kolonizazio gidatuak eta giza eskubideen bortxaketa ez gutxi»

 

Gutxiengo izateak ipso facto honako hau esan nahi du: zu, estatus nazional eta sozialari dagokienez, ahaltsuagoa den gehiengo baten mendeko herritar mirabe zarela. Zapalkuntzaren logika horretan, gutxiengo izateak ez du baliabiderik eskaintzen gizarte nazional hegemonikoak kontrolatzen dituen antolamendu politikoan, ekonomikoan, eta kulturalean herritar «normalen» gisara jarduteko. Gehiengoaren iritzirako, aho batezko iritzian, minorizazioak jotako herritarrak ez dira gai berez gizarte modernoari legozkiokeen hizkuntza eta kultura modernoaren zereginetan gaitzeko. Ajeak jotako herritarrak direnez, bigarren edo enegarren herritartzat hartzea izango da ohikoena, logikoena. Erreserbetako bizimodua opa zaie, beraz, hainbat tokitan gutxiengoan bizi diren kideei. Ezin dute gizaki modernoaren soslaia, eta nortasuna beren kabuz oratu.

 

 


Joxe Manuel Odriozola. Estatu Etnozidaren Kontra. 2011

 

 

 


Utzi iruzkina: