Basamortuetako bluesa

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-09-20 18:25

 

   Amerikako bluesak, Afrikako mendebaldean omen ditu sustraiak, Saharan eta Sahelen bereziki, eta ondorioz estua da bluesa, eta kel_tamasheq kultura lotzen dituen korapiloa, askaezina.

Bakardadeak, edo «esouf»-ak blaitzen ditu basamortuetako doinuak, gitarren kordek dotoreziaz janzten, tamasheq hizkuntzan aireratutako hitzek laztantzen.

Faris gizon urdina, tuarega, biluzik azalduko zaigu, eder, bere abesti bakoitzean. Arima estaltzen dion belo astuna alde batera jaurti, eta mozorrorik, eta babesik gabe, mortuaren beraren soiltasunik magikoenean harrapatuta.

 

 

 


Utzi iruzkina: