Herio zuria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-01-05 15:33

  Emakume        beltzaren              bular               beltz       biluzietan     gerra            deabruaren                      ubeldura                  ...


     Kidaleko «adagh», edo «adar», edo «adrar» mendi diren gailurretatik dator «kel_tamasheq-en», tuaregen, abesti hau. Gitarra, durbantea, irrintzia, eta txaloak. Emakumeak, gizonak, eta haurrak hondarraren leunean eserita, elkarren ondoan, familia bat, herri bat, amets bat dira. Erraietatik kanporatutako desioa, garrasi ozena, «al-horrija» askatasuna, eta «toumastin» lurra. Sua gorri da gauaren erdian «tenere» basamortuaren magalean. Suaren itzalean, suaren berotasun gozoaren babesean tea, &...


     Amerikako bluesak, Afrikako mendebaldean omen ditu sustraiak, Saharan eta Sahelen bereziki, eta ondorioz estua da bluesa, eta kel_tamasheq kultura lotzen dituen korapiloa, askaezina. Bakardadeak, edo «esouf»-ak blaitzen ditu basamortuetako doinuak, gitarren kordek dotoreziaz janzten, tamasheq hizkuntzan aireratutako hitzek laztantzen. Faris gizon urdina, tuarega, biluzik azalduko zaigu, eder, bere abesti bakoitzean. Arima estaltzen dion belo astuna alde batera jaurti, eta mozorrorik, eta babesik gabe, mortuaren beraren soiltasunik magikoenean harrapatuta. &nb...


Kidaldarrei

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-09-12 17:18

  Bueltatu dira Eta luma, eta tinta ditut soilik Bere itzulera abesteko Gorrotoz joandakoak Haserre dira bueltan Kidaleko haurrak Misrata, eta Benghazitik ihesi   Ikusi dituzte Eurenak txikiturik Haragi puskak Gudu-zelaiak tapizatzen Urruti   Ez dute inoiz itxaropena galdu Sorterria Zain zutelako Amak haurra itxoiten duen gisan Lur lehorra zeruko ura   Bueltatu dira Biluzik joandakoak Dena nahi dute   Tinzaouaten eta bere muinoak Tessalit eta bere gizonak Aguelhoc eta bere harriak   Garaileen urratsean Deserriko gau ilunen oroitzapenak Umezurtzen negarrak Sumis...


Libiako Kel_Tamasheq-ak     Malkoak euri balira udazken traidorean maitalerik gabe kolpez bazter utzia emazte adintsua gertatzen denean ehun hodei ilunen jasa izugarriek kaleak uholdeka itoko lituzkete, errotik garbituko ohizko zekenkeriak hondakinez gainezka dituen bihotzak.   Malkoak euri balira kupirarik gabe haurtxo baten gorputza gerra izugarriek burniz eta metrailaz hausten dutenean, ama denen oihuek espantuzko irrintziz izoztu lezakete entzumenik ez duen itsaso zabala.   Malkoak euri balira adoleszente baten ezpain oihukariak harresi baten kontra torturaren espan...


  Kel_tamasheq emakumea        Hutsarenak diren irribarreak, ezerezarenak, beloen atzean lotsaz edo beldurrez ezkutaturik. Egunsentiak ikusi zaituzte hazten, basamortuko emakumeak, eta hondarrean utzitako zuen urratsek. Bular agortuetatik zintzilik herioren gutizia desiratu hareazko zuen umeak. Zuen hitzak, haizearen xuxurla, harat-honat bazterrak nahastuz dabiltzan kontu zaharrak. Odolezko, eta haragizko emakumeak, ertzik gabeko eremuetan, itzal beltz bihurtutakoak, hasperen goibel. Isiltasunaren erresumako erregina anonimo, ahuntz, ardi, akazia, asto, suge, muske...


Nomadak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-05-23 19:43

  Eguzkia du durbantetzat eskorpioiak jantzitzat arantzazko oinetakoak suge zatibitua makulutzat   Hautsi dira aurrean suzko mendiak kiribildu atzean lurrezko alfonbrak   Egarriak marraztu dio bidea eta izar uxoen dirdai liluragarriak amildegietatik haratago ametsik gabeko murmurioen oinkadak   Atzo berunezko armadak erre zion kanpamendua Lehorteak erraztatu dizkio itxiturak   Putzuetan du emaztea piltzar grisez jantzia imintzio zorigaiztokoa aurpegian errautsen igurtzia ilekordak aske alargun mamua   Haurrak belaunikaturik pozoiaren zingiran gosearen zuloan mi...


Djin guztiak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-05-16 20:34

         Basamortuko djin guztiak, mundu honetakoak ez diren bere buruetako ileei tiraka dabiltza, Tenereko txoko ilunenetan gordeta... lotsaz. Kel_tamasheq herria, berriz ere, enegarren aldiz zatitua, noraezean, elkarren arteko borroka amaigabeen zurrunbiloan harrapaturik... itsu, makal.    Bamakok armaz ornitutako, eta Mali estatuaren morroi bilakatu den tuaregez osatutako GATIA milizia azawadarra, autodeterminazioaren aldeko diren CMAko tuareg azawadarren aurka, sutsu borrokan. Anaiak anaiari tu. Arerioaren estrategia hau baina, oso zaharra da, aspaldi...


  Ez iezaguzue armarik eskaini, luza iezaguzue eskua miseriaren zulo beltzetik atera gaitezen. Ez ezazue gure giza-bihotz ahuletan amorrazioaren, eta gorrotoaren hazirik erein, urezta itzazue gure eskubideak, askatasuna, eta itxaropena. Ez iezaguzue bidali gerrarako, gerratik, gerraren morroi arma-gizon, soldadu gehiago, eman iezaguzue besarkada bero bat. Ez itzazue zuen arteko gatazka gorriak, anbizio ustelak, apeta asegaitzak gure artean kitatu. Ez ezazue asmatu duzuen zuen gizarte hotz horri darion bakardadea, eta tristura gure artean hedatu... egin ezazue dantzan gurekin, goza deza...


  Laranja-lore usain eztiak erakarrita dator CMAko tuareg independentista etxera, Azawadeko oasi bakanen batera, arma astuna bizkarrean. Laranja-lore usain gozoaren arrastoan doa GATIAko tuareg Bamako-zalea etxera, Azawad mortuak ondo gordeta duen palmondo-sail urriren batera, arma neketsua sorbaldan. Laranja-lore usain sarkorraren ondotik bueltatu da Tamanrassetera, etxera, langabeziaren morroi eternal den tuarega, miseriaren zama lotsagarria begietatik zintzilik. Laranja-lore usain erakargarriaren usnan, jarri da kanpamentura begira, lehertutako Libian, noraezean dabilen tuarega, ar...


  «Aïr-eko eta Azawadeko lagunak, guk, orain, garai batean erabiltzen genuen gure euskarria daramagunak, gure ezagutza, eta jakituria, garai modernoek lurperatu dezagun nahi dutena. Bakar batzuek gordetzen dugun arrastoetatik, zera esan behar dizuet:     Gazteak entzun, durbantea eramateko adina duzuenok eta indigozko gerrikoa daramazuenok eta tabakoa, eta lurrinak imzad-a entzun eta festaz gozatzen duzuenok.   Herria utzi eta alde egin genuenean minez, zenbakiekin itsututako frantsesak zeramatzan ibilgailua hartu genuen. Zazpi gauez ibili zen hirien arteko bi...


Georg Klute

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-27 21:59

     Badaki Georg Klute-k Azawadeko matxinoek ez dutela Aljerreko akordioa sinatu, euren ustez akordio honek ez dituelako, inondik inora Azawadeko herriaren oinarrizko xede legitimoak kontuan hartzen. Georg Klute, Alemaniako Bayreuth unibertsitateko irakaslea da, etnologoa, eta ikertzailea. Sahara, eta Sahel gaietan aditua, ondokoak ditu aztergai; Afrikako nomadismoa, nomadak eta estatua; Islam-a Afrikan, GKEak, eta estatua; lana industriaurreko gizartean; etnia, estatuaren bortizkeria eta gerraren Antropologia, etnien arteko gatazkak, menperatze politikoaren modu berriak; g...


    (...)   Lorearen eta udaberriaren ezteiei itxoin gabe udak basamortu betean tximeleta besarkatzen du Txingarren txinpartek Saheleko tankeek inausten duten tuareg zurtzaren ezpainak aureolatzen Bere hats sutua auhen hegalduna da Basamortuen arnasa arteria oinazea Gar laukoiztua metrailadorearen parrastadek zipriztindu duten bere itzal bizki haur kurdua Amaren erraiak hondakinen gainean Bagdaden, Istanbulen, Teheranen Ai ei ilunantzeko haurrak milaka egunetan oinazez   (...)   Hawad      


Gerra gorria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-19 19:45

Kel_tamasheq-en bitxia      Bada aspaldiko istorio bat, basamortuaren alde batetik bestera «Harmattan» haize zitalarekin batera dabilena. Zaharrek ondo baino hobeto ezagutzen dutena, ez baita besterik Aïr, edo Ahaggar, edo Tassili n›Ajjer goialdeetan latzagorik.   Ba bertako zaharrek diote, gerran urte batzuk igaro ostean, sendi ezagun bateko semerik ederrena, biziena eta alaiena etxera bueltatu zela. Mutilak baina, ez omen zeukan inondik inora behin alde egindako haren trazarik, hain omen ziren nabarmenak gorputz hustu haren hezurdura, begitarte...


Hélène Claudot

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-14 03:07

  Kidaleko emakume kel_tamasheq-ak   “1991z geroztik hiru bake akordio, eta itun nazional bat zinatu dituzte Maliko gobernuak, eta tuareg talde armatuek” — ile kizkurra dauka, begiak beltzak, jende andana du aurrean, arretaz entzuten — . “Lehenago, Adagh-eko 1963ko matxinada odolez, eta bortxaz ito zuen Maliko armadak. Tuareg familia askok egin behar izan zuen ihes” — emakumea da, izango ditu hirurogei bat urte, ederra da — . “Agintariek ez zuten inolako ez elkarrizketarik, ez negoziaziorik, ez ikerketarik abiarazi gehiegi...


   Otsaileko Aljerreko akordioak, Azawad basamortuari, Malirekin ezkonduta egoten jarraitzera behartzen dio.   Duela berrogeita hamar urte inguru ezkontarazi zituzten, halabeharrez, bi lurraldeak. Elkar hain gutxi maite zutenak, bi lurralde guztiz desberdinak zirenak. Eta Bamakori, Maliri, etxe hartako galtzak gora jantzita eramateko erregalia, eskaini zion, komenentzia-ezkontza haren aitabitxi izan zen Frantziak. Eta sinetsi zuen, edo sinestarazi zioten Maliri, gainera, ezkontza hark lurralde higatu haien bikotekide ez ezik, jabe ere bihurtu zuela.   Espero zen bezala, ...


Timbuktu

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-02-27 23:55

  Timbuktu hondarretatik hazi zen. Eurek ornitu zuten edertasunez, jakintsuen jakituriaz, eta baita ere ondoz ondoko gobernu lehiez. Bere ospeak, helmuga bihurtu zuen mendebaldekoentzat, eta bere izatearen jakitun, bere misterioaren bila, bizitza arriskuan jarri zuen batek baino gehiagok. Hiri boteretsu, eta erosoa izan zen. Gaur egun ere erakargarria, eta zalapartatsua da. Goizero, hiruzpalau haur atzetik, hiri zaharrera igotzen naiz. Haurretariko batek, Mahmud-ek, larrua, eta zilarra lantzen dituen bere osaba artisauaren lantegira eraman nau. Eraikina ilunpean dago. Gizonek, patio ba...


    “'Azoad' basamortuan, harri berezi baten gainean zizelkatutako bi hilobi ikus daitezke, bi hilotz gordetzen dituztenak. Bietako bat, egarri izugarriz, mortua zeharkatuz zihoan merkatari aberatsa omen zen, egarriari ezin eutsiz, karabanako zamaltzain bati ur tragoxka, hamar mila dukata ordaindu zizkiona. Ez zion, halere, honek, heriotza ekidin, ez baitzen kantitate hura, nahikoa, bizirik irauteko. Heriok, halaber, bere ura hain garesti saldu zuen zamaltzaina ere, bere magal hotzean hartu zuen” León afrikarra; Descripción de Africa y de las cosas nota...


  Vienako banku batean eseri dira tuaregak, gitarrak eskuan. Ez dabil jende asko kalean. Kale estu, arrunt bat baino ez da. Atzealdean, lantegi batenak diruditen adreiluzko hormak. Bankua zaharra da. Pintadak. Lata bat lurrean. Ez daude Vienako auzorik aberatsenean, eta halere argitasuna, dotorezia, eta lasaitasuna dario, Kel-tamasheq-ek euren abestiez, gitarrez, eta jantziez itsatsi diotena. Abeslarien bihotza, baina, ez dago kale horretan, Europa zaharretik ez hain urruti dagoen Azawaden baizik. Gaur, arma-saltsa ustela den euren herrian. Armak, Maliko estatuarenak, eta estatuak ber...


Akats larria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-01-22 23:40

    Kidalen, atzo, Nazio Batuetako banderari su eman zioten herritarrek, bere lekuan Azawadekoa jarriz. Ordura arte kidaldarrek errespetagarritzat zuten ikurra, adiskidetzat zutena, destainaz txikitu, eta kalera atera ziren, “tenereko” “djin” guztiak lagun. Gehienak emakumeak, eta haurrak, harri, su, eta oihu, dantza gorrian murgildu ziren, minez.   Ez dute gehiago MINUSMArik (Nazio Batuek, Mali egonkortze aldera martxan jarritako operazioa) nahi, ez tuareg independentistak helikopteroetatik tirokatzen dituzten bitartean behintzat. Hauxe bera, egin z...


  Azawadeko errefuxiatuak Nigerreko Mangaizen 2012-06-02     Inork agintzen ez didalako dut maite maite dudana. Inork agintzen ez didalako ditut basamortua eta izarlokak maite.   Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura, sagarrondoetan eskegiriko bihotz horiak, tristura handiegia zaien neskatxak eta zure irria, zure irria ere inork agintzen ez didalako dut maite.   Joseba Sarrionandia, 1980      


  Intalla Ag Attaher, Iforas Tuaregen "Amenokal-a"(burua) izan da 60. hamarkadaz geroztik. Abenduaren 18an hil zen, 87 urterekin. 2014ko azaroaren 29an Intalla Ag Attaher zaharra, ahul zegoen, makal zebilen osasun aldetik, gurekin Aljerreko hizketaldiei buruz hitz egiteari, baietza eman zion, halere. Urtarrilean, Aljerren jarraipena izango duten Mali iparraldeko talde armatuen, eta Bamakoren arteko elkarrizketei buruzko iritzia eman zigun horrela, prentsaren aurreko bere azken elkarrizketa izan zen honetan. Sahelian.com: Zein da zure iritzia, urtarrilean Aljerren izango diren, ta...


   Tessalit herritik Amachach-era, harkaitz eta oued-en artean, haurrak euripean barrez, uholdearen osteko etxe eraiki berriak, datil-palmondoen artean ezkutaturiko etxeak, azoka...  Urratsak eman, haizearen hazien artean.  Tinariwen-en murmurioak entzun.  Sinestea da orain, eta beti, bakea.   Agmed Ag Z.    


Kidaleko berriak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-10-19 15:07

  Kidal 2014   Urriaren 15a, 19:30ean KIDAL: MNLAk, eta HCUAk aurtengo ikasturtearen irekierari ekin zioten atzo Kidalen. Lehen hezkuntzako 300 ikasleri dagokion gaia. Irakasle gabeziak, gelen, eta tresneriaren degradazioak eragotzi dute baina, ikasturte berriaren estreinaldia. Aipatu beharrekoa da, oraindik duda-mudazkoa den ekite honetan, ez dela inolako agintari akademikorik azaldu lekuan.   Urriaren 16a, 19:45ean KIDAL: MNLAk, eta HCUAk osatzen duten batzorde mistoak, Kidal herriaren babeserako operazioa jarri du martxan. Ehun bat motozikletaren bahitura egin da, atentat...


kel_tamasheq-a   Uztailaren erdi aldean, irekiko da Maliko gobernuaren, eta iparraldeko talde armatuen arteko bake negoziazioen lehenengo fasea. 2013Ko ekainean Uagaduguko akordioa sinatu ondoren, urte osoko blokeoaren ostetik dator, beligeranteen elkarretaratzea. Ekainaren 18a zen. Hamaika egun iraun zuten negoziazio bizien ondotik, Mali iparraldeko bi matxino talde nagusiek ---Azawaden askapenerako mugimendu nazionalak (MNLA) eta Azawadeko batasunaren kontseilu gorenak (HCUA)--- Uagadugun “lehendakari-hauteskundeak bermatzeko aurretiazko akordioa, eta Maliko bake elkarrizketa ...


Azken iruzkinak