Georg Klute

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-27 21:59

 

 

 Badaki Georg Klute-k Azawadeko matxinoek ez dutela Aljerreko akordioa sinatu, euren ustez akordio honek ez dituelako, inondik inora Azawadeko herriaren oinarrizko xede legitimoak kontuan hartzen.

Georg Klute, Alemaniako Bayreuth unibertsitateko irakaslea da, etnologoa, eta ikertzailea.

Sahara, eta Sahel gaietan aditua, ondokoak ditu aztergai; Afrikako nomadismoa, nomadak eta estatua; Islam-a Afrikan, GKEak, eta estatua; lana industriaurreko gizartean; etnia, estatuaren bortizkeria eta gerraren Antropologia, etnien arteko gatazkak, menperatze politikoaren modu berriak; garapenerako Soziologia...

Georg Klute-k atzo prentsari esandakoen arabera, inori ez zaio Azawadeko gerra berpiztea komeni, ez bertako autonomiazaleei, eta ezta Bamakori ere. Beraz birnegoziatu egin beharko dela dio. Adituaren ustez, «sistema federal baterantz, edo Nazioartearen babespeko sistemarantz abia daiteke».

Mmm... zeinek daki, hitz hauek basamortukoen zeru zabalean, izar berri baten jaiotzaren berri emaile izan daitezke.

 

 

 

 


Utzi iruzkina: