Mali; Intalla Ag Attaher, Kidaleko "Amenokal-a" (burua): "Bakea ziurtatzeko era bakarra, estatuaren zatiketa da".

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-12-27 18:11

 

Intalla Ag Attaher, Iforas Tuaregen "Amenokal-a"(burua) izan da 60. hamarkadaz geroztik. Abenduaren 18an hil zen, 87 urterekin.



2014ko azaroaren 29an Intalla Ag Attaher zaharra, ahul zegoen, makal zebilen osasun aldetik, gurekin Aljerreko hizketaldiei buruz hitz egiteari, baietza eman zion, halere.

Urtarrilean, Aljerren jarraipena izango duten Mali iparraldeko talde armatuen, eta Bamakoren arteko elkarrizketei buruzko iritzia eman zigun horrela, prentsaren aurreko bere azken elkarrizketa izan zen honetan.


Sahelian.com: Zein da zure iritzia, urtarrilean Aljerren izango diren, talde armatuen, eta Bamakoren arteko elkarrizketen jarraipenari buruz?

Intallah Ag Attaher: Datorren urtarrilean, hiru taldeak joango dira Aljerrera, eta nire ustez estatuaren zatiketa, izan behar dute ondorio. Malik bakea eskainiko digu, eta guk ere, beste horrenbeste egingo dugu. Malik bere lurraldea segurtatuko du, eta guk gurea. Bileraren helburua ikuspegi hau bada, gauza oso ona da, horrela ez bada, aldiz, nahiago dut bilera honi buruzko nire iritzirik ez eman, eta lan hori beste batzuen eskuetan uztea. Aukera bakarra federazioa, edo autonomia baldin bada, gaurko gerra gelditu daiteke, baina horrek ez du bakea bermatuko.

Herrialdearen bake, behin betikoa erdiesteko era bakarra, banantzea da. Eurek bakea eskainiko digute, eta guk ere bai eurei.


Sahelian.com: Autonomia, edo federazioa ez al dira ba, bake iraunkorra lortzeko engaiamendua?

Intalla Ag Attaher: Ez, ez… administrazio era horiek guztiek, ez lukete ezertarako balioko, Malitik banantzeak ekar dezake bakea, soilik. Federaziorantz bagoaz, hau bada aukera bakarra, Azawadeko gure herriak, ez du Maliren itzulera onartuko. Ez dute hori inoiz onartuko, iraultza odolean sartu zaielako, Malitik banantzea bezainbat. Eta bat nator, ni ere iritzi honekin.


Sahelian.com: Zer uste duzu zuk Maliko gobernuak proposaturiko erregionalismoari buruz?

Intalla Ag Attaher: Ez dut ezer interesgarririk aurkitzen proposamen horretan. Irtenbidea, banantzea da. Banantzeak soilik, berma dezake bakea. Urte asko igaro ditugu Malirekin, eta barealdi bakoitzaren ondotik, matxinada bat pizten da beti, eraikitako guztia erraztatzen da, eta berriz hasierara bueltatzen gara.


Sahelien.com 2014ko abenduaren 19a (moldatua)






Utzi iruzkina: