Kategoria: kidal
Bueltatu dira Eta luma, eta tinta ditut soilik Bere itzulera abesteko Gorrotoz joandakoak Haserre dira bueltan Kidaleko haurrak Misrata, eta Benghazitik ihesi Ikusi dituzte Eurenak txikiturik Haragi puskak Gudu-zelaiak tapizatzen Urruti Ez dute inoiz itxaropena galdu Sorterria Zain zutelako Amak haurra itxoiten duen gisan Lur lehorra zeruko ura Bueltatu dira Biluzik joandakoak Dena nahi dute Tinzaouaten eta bere muinoak Tessalit eta bere gizonak Aguelhoc eta bere harriak Garaileen urratsean Deserriko gau ilunen oroitzapenak Umezurtzen negarrak Sumis...
Kidaleko emakume kel_tamasheq-ak “1991z geroztik hiru bake akordio, eta itun nazional bat zinatu dituzte Maliko gobernuak, eta tuareg talde armatuek” — ile kizkurra dauka, begiak beltzak, jende andana du aurrean, arretaz entzuten — . “Lehenago, Adagh-eko 1963ko matxinada odolez, eta bortxaz ito zuen Maliko armadak. Tuareg familia askok egin behar izan zuen ihes” — emakumea da, izango ditu hirurogei bat urte, ederra da — . “Agintariek ez zuten inolako ez elkarrizketarik, ez negoziaziorik, ez ikerketarik abiarazi gehiegi...
Kidalen, atzo, Nazio Batuetako banderari su eman zioten herritarrek, bere lekuan Azawadekoa jarriz. Ordura arte kidaldarrek errespetagarritzat zuten ikurra, adiskidetzat zutena, destainaz txikitu, eta kalera atera ziren, “tenereko” “djin” guztiak lagun. Gehienak emakumeak, eta haurrak, harri, su, eta oihu, dantza gorrian murgildu ziren, minez. Ez dute gehiago MINUSMArik (Nazio Batuek, Mali egonkortze aldera martxan jarritako operazioa) nahi, ez tuareg independentistak helikopteroetatik tirokatzen dituzten bitartean behintzat. Hauxe bera, egin z...
Intalla Ag Attaher, Iforas Tuaregen "Amenokal-a"(burua) izan da 60. hamarkadaz geroztik. Abenduaren 18an hil zen, 87 urterekin. 2014ko azaroaren 29an Intalla Ag Attaher zaharra, ahul zegoen, makal zebilen osasun aldetik, gurekin Aljerreko hizketaldiei buruz hitz egiteari, baietza eman zion, halere. Urtarrilean, Aljerren jarraipena izango duten Mali iparraldeko talde armatuen, eta Bamakoren arteko elkarrizketei buruzko iritzia eman zigun horrela, prentsaren aurreko bere azken elkarrizketa izan zen honetan. Sahelian.com: Zein da zure iritzia, urtarrilean Aljerren izango diren, ta...
Kidal 2014 Urriaren 15a, 19:30ean KIDAL: MNLAk, eta HCUAk aurtengo ikasturtearen irekierari ekin zioten atzo Kidalen. Lehen hezkuntzako 300 ikasleri dagokion gaia. Irakasle gabeziak, gelen, eta tresneriaren degradazioak eragotzi dute baina, ikasturte berriaren estreinaldia. Aipatu beharrekoa da, oraindik duda-mudazkoa den ekite honetan, ez dela inolako agintari akademikorik azaldu lekuan. Urriaren 16a, 19:45ean KIDAL: MNLAk, eta HCUAk osatzen duten batzorde mistoak, Kidal herriaren babeserako operazioa jarri du martxan. Ehun bat motozikletaren bahitura egin da, atentat...
Minata 2. A. Tambo (margolari tuarega) Aireportuak joan-etorrien gune dira. Bisitariak, langileak, turistak, gizon, eta emakumeak, zahar, eta gazteak hartu, eta bidaltzen dituzte, etenik gabe. Herrialdeetako ate bihurturik, dabilenari, datorrenari, arrotzari ongietorria, edota mespretxua erakutsiko diote iritsi bezain pronto.«Gurera etorri zara, erakuts iezaguzu beraz, zor diguzun miresmena», irakurtzen jakin beharko luke ---idatzita ez egonagatik ere--- Kidaleko aireportura iritsi berri denak. Ez da bada, oraingoan, hala gertatu.Eta, Kel-tamasheq-ek arrotza...