Aireportuak
Minata 2. A. Tambo (margolari tuarega)
Aireportuak joan-etorrien gune dira. Bisitariak, langileak, turistak, gizon, eta emakumeak, zahar, eta gazteak hartu, eta bidaltzen dituzte, etenik gabe. Herrialdeetako ate bihurturik, dabilenari, datorrenari, arrotzari ongietorria, edota mespretxua erakutsiko diote iritsi bezain pronto.
«Gurera etorri zara, erakuts iezaguzu beraz, zor diguzun miresmena», irakurtzen jakin beharko luke ---idatzita ez egonagatik ere--- Kidaleko aireportura iritsi berri denak.
Ez da bada, oraingoan, hala gertatu.
Eta, Kel-tamasheq-ek arrotzat, erbestekotzat, kanpotartzat ... etsaitzat, duten Maliko gobernuko Oumar Tatan Ly, lehen ministroari, haserrea erakutsi nahi izan diote.
Burdinazko txorien pistan, basamortuko haizearen ufaden gainetik, altxa dituzte aldarriak, aspaldikoak; «Mali ez!», «Azawad bai!!». Dena esku biluzia, eta ahotsa, eta bandera.
Instant batean, baina, barreiatu ditu garrasiok espantuz, Tenereko haizeak, Maliko armadak, erausi, irentsi baititu... hotz, tiroz.
Ezerezaren erresuma, izuarena bilakatu da, berriz ere.
Emakume «targia» bat zerraldo datza burnizko txorien Kidaleko habian.
Amorrazioa, hondar aleekin nahastu, eta nagusitu da harri higatuen erresuman.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: