Kidaldarrei
Bueltatu dira
Eta luma, eta tinta ditut soilik
Bere itzulera abesteko
Gorrotoz joandakoak
Haserre dira bueltan
Kidaleko haurrak
Misrata, eta Benghazitik ihesi
Ikusi dituzte
Eurenak txikiturik
Haragi puskak
Gudu-zelaiak tapizatzen
Urruti
Ez dute inoiz itxaropena galdu
Sorterria
Zain zutelako
Amak haurra itxoiten duen gisan
Lur lehorra zeruko ura
Bueltatu dira
Biluzik joandakoak
Dena nahi dute
Tinzaouaten eta bere muinoak
Tessalit eta bere gizonak
Aguelhoc eta bere harriak
Garaileen urratsean
Deserriko gau ilunen oroitzapenak
Umezurtzen negarrak
Sumisio urteak
Hitzak baino ez ditut
Euren garrasiari
Laguntzeko
Nire garrasiari
Hitz birrindu-kaserna
Hitz mina-Cubli
Hitz suziri-mespretxuzko
Bihotzeko hitzez
Odolaren tintaz
«Eza» idatziko dut
Bai «Eza»
Berpiztearena
Bisaia guztietan
Zimurtuetan
Leunetan
Distiratsuetan
Luze
Edo zabaletan
Lurraren
Zeruaren
Edo itsasoaren
Aurpegietan
Rhissa Rhossey (egokitua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: