Akats larria
Kidalen, atzo, Nazio Batuetako banderari su eman zioten herritarrek, bere lekuan Azawadekoa jarriz.
Ordura arte kidaldarrek errespetagarritzat zuten ikurra, adiskidetzat zutena, destainaz txikitu, eta kalera atera ziren, “tenereko” “djin” guztiak lagun. Gehienak emakumeak, eta haurrak, harri, su, eta oihu, dantza gorrian murgildu ziren, minez.
Ez dute gehiago MINUSMArik (Nazio Batuek, Mali egonkortze aldera martxan jarritako operazioa) nahi, ez tuareg independentistak helikopteroetatik tirokatzen dituzten bitartean behintzat. Hauxe bera, egin zuten eta, hain justu asteartean, Tabankort herrixkan, Nazio Batuetako Holandako bake indarrek, gutxienez 10 hildako eraginez.
Aljeriako bake elkarrizketetan partaide den MNLAk (Azawaden askatasunaren aldeko mugimendua), akats politiko larritzat jo du gertatutakoa, eta dio MINUSMAren neutraltasun ezaren ispilu baino ez dela hau guztia, honelako ekintzekin MINUSMAk, Maliko estatuak, Azawaden sustengatzen dituen miliziak babestu baino ez dituelako egiten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: