Hélène Claudot
Kidaleko emakume kel_tamasheq-ak
“1991z geroztik hiru bake akordio, eta itun nazional bat zinatu dituzte Maliko gobernuak, eta tuareg talde armatuek” — ile kizkurra dauka, begiak beltzak, jende andana du aurrean, arretaz entzuten — . “Lehenago, Adagh-eko 1963ko matxinada odolez, eta bortxaz ito zuen Maliko armadak. Tuareg familia askok egin behar izan zuen ihes” — emakumea da, izango ditu hirurogei bat urte, ederra da — . “Agintariek ez zuten inolako ez elkarrizketarik, ez negoziaziorik, ez ikerketarik abiarazi gehiegikeria haien guztien aurrean. Oraindik ere zigorgabe jarraitzen duten sarraskien aurrean, ez zuen nazioarteko komunitateak inongo, ez salatzeko saiakerarik, ezta geldiarazteko asmorik erakutsi” — ahotsa eztia du, gozoa... baina irmo ari da hizketan. Badaki zer ari den esaten, eta badaki esan egin behar duela — .
“1990eko altxamenduaren aurrean Frantzia, eta Aljer, azkar asko mugitu ziren giroa baretzeko, Tamanrasset-eko akordioaren garaia izan zen hura. 2006Ko udaberri idorrean, beste matxinada bat, eta oraingoan, etnizista, separatista, eta terroristatzat joko dituzte matxinoak. Etenik ez duen soka da hau, honezkero konturatuko zineten bezala. 2013Ko ekainean, Uagaduguko akordioari egin zitzaion ongi etorria, CEDEAO (Afrika mendebaldeko estatuak), Nazio Batuak, eta Europar Batasunaren begiradapean” — zilarrezko belarritakoak, dantzan jartzen zaizkio baiezko, edo ezezko bakoitzarekin. Bereziak dira, handiak, tuaregak dira, eta distira egiten dute fokuen argipean — .
“Eta testu horiek guztiak, funtsean, gauza bera dira; gobernatze onaren hastapen lauso, eta orokorrak (segurtasuna, giza eskubideen errespetua, garapen ekonomikoa, iparraldeko biztanleria “nazioaren” baitan hobeto txertatzeko ahalegina, ordezkaritza politikoa etab. ) —bekozkoa jarri du. Hitzak astunegi zaizkio. Etsipena darie — . “Baina inork ez du esaten nola gauzatu behar diren, neurri horiek guztiak zehazki. Nire ustez nazioarteko komunitateak, konponbide azkar bat bilatu nahi du, besterik gabe. Arazo hau, munduko ekonomia, eta politika antzezle nagusien arteko lehiaren isla herrikoi bat da” — dotoreak ditu eskuak, hiztunak, geldirik egoten ez dakiten horietakoak. Eraztunak, eta eskumuturrekoak ... hauek ere zilarrezkoak, tuaregak — .
“ Horregatik, mugimendu iraultzaile hauek itotzeko gogoa baino azaltzen ez duen Sahara-Sahel arazoen kudeaketak, porrota dakar ondotik. Nire ustez, nazioarteko komunitatea, azaleko bakearekin konformatuko da, orain ere tamalez, beti egin izan den antzera” — Hélène Claudot erraldoia da, Hawad poeta tuareg handiaren emaztea, bere egin duen herriari buruz hizketan — .
Iruzkinak
Utzi iruzkina: