Ezkontarazi gintuzten

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-06 20:08

 

 Otsaileko Aljerreko akordioak, Azawad basamortuari, Malirekin ezkonduta egoten jarraitzera behartzen dio.

 

Duela berrogeita hamar urte inguru ezkontarazi zituzten, halabeharrez, bi lurraldeak. Elkar hain gutxi maite zutenak, bi lurralde guztiz desberdinak zirenak. Eta Bamakori, Maliri, etxe hartako galtzak gora jantzita eramateko erregalia, eskaini zion, komenentzia-ezkontza haren aitabitxi izan zen Frantziak. Eta sinetsi zuen, edo sinestarazi zioten Maliri, gainera, ezkontza hark lurralde higatu haien bikotekide ez ezik, jabe ere bihurtu zuela.

 

Espero zen bezala, hala, tristura, eta nahigabea baino ez dizkio ekarri lotura hark Azawad beilegiari. Jasanezina suertatu zaio harremana, batetik, ezkontideak zeharo baztertuta, eta gutxietsita izan duelako urteetan zehar. Bestetik, gogoratu den instant apurretan, Azawadek ondoeza, eta mina erakutsi duenetan, edo haserrea, edo etsipena, galtzadunak suge zaharra bailitzan, tu egin, eta hankazpiratzen, edo menperatzen saiatu baino ez delako egin.

 

Ez dute, oraino, Aljerreko akordioa sinatu Azawadeko talde matxinoek. Denbora eskatu dute herriari kontsulta egin ahal izateko, herriaren iritzia entzun ahal izateko...

 

 

 


Utzi iruzkina: