Kel_tamasheq izatearen poesia

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-04-04 22:49

 

«Aïr-eko eta Azawadeko lagunak, guk, orain, garai batean erabiltzen genuen gure euskarria daramagunak, gure ezagutza, eta jakituria, garai modernoek lurperatu dezagun nahi dutena. Bakar batzuek gordetzen dugun arrastoetatik, zera esan behar dizuet:

 

 

Gazteak entzun,

durbantea eramateko adina duzuenok

eta indigozko gerrikoa daramazuenok

eta tabakoa, eta lurrinak

imzad-a entzun eta festaz

gozatzen duzuenok.

 

Herria utzi eta alde egin genuenean

minez,

zenbakiekin itsututako

frantsesak zeramatzan

ibilgailua hartu genuen.

Zazpi gauez ibili zen

hirien arteko bideetan

denak soldaduz gainezka

gaizkileak ernai.

 

Lorik ez, matxinsaltoenak ziruditen

hankak zituzten eltxoen erruz.

Autoa, eta motorra

zerua besteko hegazkina.

Bere hotsak burrunba...

zuhaitzak, lurrak eta mendiak

lerroak ibilbidean,

iltzeez soilik errematxatua.

 

Ni ere, nire oinazeekin naiz

kanpamentuetako damuek

hatz-koskorrak birrinduta.»

 

 

 

poesia kel_tamasheq-a (herrikoia)

 

 

 

 


Utzi iruzkina: