Mali: Uagaduguko hitzarmena, urte osoko blokeoaren ondoko itzulera
kel_tamasheq-a
Uztailaren erdi aldean, irekiko da Maliko gobernuaren, eta iparraldeko talde armatuen arteko bake negoziazioen lehenengo fasea. 2013Ko ekainean Uagaduguko akordioa sinatu ondoren, urte osoko blokeoaren ostetik dator, beligeranteen elkarretaratzea.
Ekainaren 18a zen. Hamaika egun iraun zuten negoziazio bizien ondotik, Mali iparraldeko bi matxino talde nagusiek ---Azawaden askapenerako mugimendu nazionalak (MNLA) eta Azawadeko batasunaren kontseilu gorenak (HCUA)--- Uagadugun “lehendakari-hauteskundeak bermatzeko aurretiazko akordioa, eta Maliko bake elkarrizketa inklusiboak” sinatu zituzten, trantsizio gobernuarekin. Testu honek, Mali osoko lehendakari-hauteskundeak, eta legegintzaldiak ahalbidetzeaz gain, hirurogei egunen ondotik gauzatu beharreko, Mali-barneko elkarrizketa inklusiboaren antolaketa aurreikusten zuen.
Urte osoaren ondotik, baina, Uagadugukoak betetzeke dirau. Are eta okerrago, egoera gainbehera etortzeko bidean jarri da, maiatzean, tuaregen iraultzaren gotorleku den Kidalen, MNLAren, eta Maliko gobernuko indarren arteko gerra-irekia medio. Batzuen, eta besteen borondate eza dela, bitartekarien ugaritzea dela, tokiko egoeraren tentsioa dela, ezer ez da gertatu uste bezala. Datozen egunetan, Aljerren, beligeranteak (behingoz) bakearen negoziazio lanetan jartzearekin batera, nazio-adiskidetzearen prozesuak iraun duen urte beteko blokeoarekin, eta porrotarekin egin beharko dute talka, nahitaez.
Jeune Afrique 2014-07-11(moldatua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: