Djin guztiak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-05-16 20:34

 

 

 

   Basamortuko djin guztiak, mundu honetakoak ez diren bere buruetako ileei tiraka dabiltza, Tenereko txoko ilunenetan gordeta... lotsaz.

Kel_tamasheq herria, berriz ere, enegarren aldiz zatitua, noraezean, elkarren arteko borroka amaigabeen zurrunbiloan harrapaturik... itsu, makal.

 

 Bamakok armaz ornitutako, eta Mali estatuaren morroi bilakatu den tuaregez osatutako GATIA milizia azawadarra, autodeterminazioaren aldeko diren CMAko tuareg azawadarren aurka, sutsu borrokan. Anaiak anaiari tu.

Arerioaren estrategia hau baina, oso zaharra da, aspaldikoa, betikoa. Herri zatitua, nekez da garaile, ezpada beti galtzaile.

Oraingoan ere, hamar milagarren aldiz, errazegi tronpatu du etsaiak Kel_tamasheq herria.

 

 Beldurrez dira basamortuko djin guztiak, dardarka, zurbil... ortzia goitik behera eroriko ez ote zaien ileak latz, Tenere betiko mortu, laguna, etxekoen odolaren gorriaz, berriro ere, jantziko ez ote zaien ikaraz.

 

 

 


Utzi iruzkina: