Itsaso basamortua
Fosilak Sahara basamortuan
Hàroùd haitza, erdi gorria, erdi beltza da. Alde gorria, beltza baino trinkotasun gutxiagokoa, porotsuagoa, harroagoa, eta arinagoa da.Bere zepatan Hornemann-ek ezin izan du substantzia arrotzik aurkitu.
Garatxo harritsuontzat oinarri den lur geruza, bestalde, sumendiek jaurtitako errautsez osaturik dagoela dio.
Harrien estratifikazioa horizontala da, baina sarri endredatua, geruza bat bestearekin nahastu, eta hondoratzen delarik.
Batzuetan ez da geruzarik ageri, ezpada iparralderako norabidean masa trinkoz osatutako harrizko mendikate baxua.
Bederatzi oin sakon, eta bost zabal den leize-zuloa aurkitu zuen Hornemann-ek bertan, eta infernuko atearen aurrean balego bezala sentitu omen zen. Frendenbourg bere lagunak, sakonera izugarria zuen beste bat topatu omen zuen, zurubi beltzak, eta estrata zuria zeuzkanak.
Mendebalderantz egun bateko ibilbidearen ondotik, Fogha-en cheikh-ak, sumendien eraginaren lekuko garbia den iturri sufretsua erakutsi digu gaur.
Edan ezina den iturri honez gain, ez dugu besterik aurkitu eskualde guztian.
Euriteen ondotik, halere, Riah, Oulâd_Khéris eta Cherguiya nomadek, bertara eramaten dituzte artaldeak, edanaraztera.
Hornemann-en ustez, Hàroùd zuria, Cherguiya hamadaren zati bat baino ez da, eregia eta lurpeko suteen eraginetik kanpo dagoena.
Lurralde honetako guztiko kareharrizko haitz zurietan, harri bihurtutako itsas animalia erraldoien hezurdura osoak daude.
Gizon batek jaso ezingo lituzkeen arrain-buruak, maskorrak, eta itsas kurkuiluak.
Henry Duveyrier. Les Touaregs du Nord. 1864 (moldatua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: