Kategoria: itsasoa
Fosilak Sahara basamortuan Hàroùd haitza, erdi gorria, erdi beltza da. Alde gorria, beltza baino trinkotasun gutxiagokoa, porotsuagoa, harroagoa, eta arinagoa da.Bere zepatan Hornemann-ek ezin izan du substantzia arrotzik aurkitu. Garatxo harritsuontzat oinarri den lur geruza, bestalde, sumendiek jaurtitako errautsez osaturik dagoela dio. Harrien estratifikazioa horizontala da, baina sarri endredatua, geruza bat bestearekin nahastu, eta hondoratzen delarik. Batzuetan ez da geruzarik ageri, ezpada iparralderako norabidean masa trinkoz ...
Lana ondo burutzeko bila ezazue informazioa hurrengo webguneetan.Itsasoa
Joan da, iragana da oporraldia dagoeneko. Halere, pasatutako hainbat momentu garuneko ez dakit zein memoria-lekutan gorde egingo ditugu ziurrenik. Argazkiak ikusita gogora ekarri ahal izango ditugu beste hainbat. Esate baterako, nik hauxe bera ikusten dudan guztietan gogoratuko dut orduan izandako elkarrizketa. Zein ondo ibili garen, mendian eta itsasoan, kanpoan eta barruan, lagunekin eta familiarekin!
Nora ote zihoan galdetu zion bere buruari. Nora eramaten ote zioten iluntzeoro erreka ondotik egiten zituen ibilaldiek. Zentzurik ez zutela konturatu zen bat-batean. Lehen bai, lehen bazuten zentua, itsasoa maite zuenean. Itsasoa ezagutu nahi zuenean. Errekatik ibiltzen zen, egunen batean itsasora iritsiko zen esperantzaz. Beti bide berdina egiten zuen arren, noizbait helmugara iritsiko zela pentsatzen zuen. Eta hori zen paseatzera eramaten zion indarra, zentzua. Baina aspaldian utzi zion itsasoa maitatzeari. Aspaldian amaitu zitzaion itsasoa ezagutzeko irrika. Zergatik, ordea? galdetzen zi...