Urtarrila

Komunikazio alorrean lan egiten dut iaztik. Lan horretan ari naizelako nire egunerokoan ordubete gutxienez ematen dut posta elektronikoari lotuta. Horrek beste aukera bat eman dit pertsonen arteko hartu-emanak eta jokaerak behatzeko.   Hiru talde bereiztuko nituzke nik postaz dauzkadan harremanen artean. Batzuk ez diote posta eskutitz bati sekula ere erantzuten. Beste batzuk, noizean behin eta hirugarren taldekoak beti. Ez ditut gogoko lehenengo taldekoak, ez ditut alboan nahi. Niretzat ondotik pasatu eta gehienetan aurpegira begiratu ere egin gabe joaten den ezagun haren modukoa da po...


praktikak

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-06-06 14:29

Praktikak hasi ditut aste honetan azterketak eta lanak amaitu ondoren. Egia esan, atseden hartzeko gogo apur batekin banengoen, baina ez, oraindik ez. Ez da amaitu. Hasi beharbada, izan ere, horrelakoetan esaten da ikasi ikasten dela. Ea egia den! Hala ere, ikasturtean zehar zenbat gauza berri eta probetxuzko ikasi ditudan. Jode maizago sartu beharko naiz hona idazten, ahaztuta neukan kontraseina.


kabinakoak

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-03-21 19:31

Hilabete pasa ezer idatzi gabe. Astelehenean, artean elurra hasi barik zegoela, gure etxera pasatzeko dagoen semaforoaren botoia sakatu nuen. Han zain nengoela, telefono kabina barruan kanpotar batzuk ikusi nituen. Momentu batez, erraz ahazten baitzaigu gero, euren barruan sentitu nintzen, etxetik urruti gau hotz batean. Etxeratu nintzenean betikoa aipatu nuen: ez gara konturatzen zelako suertea dugun!  


picasa argazkietarako

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-02-16 17:00

Hona hemen argazki bat. Aspaldi blogean sartu barik nengoenez, zerbait idazten ari naiz. Ea ez dudan ahaztu nola egiten zen! A! argazkia Picasa programa erabiliz moldatu nuen. Oso programa konpletoa da.


sakelerako doinua

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-01-24 22:44

Sakeleko doinuaz aspertuta bazaude, hona hemen aukera bat aldatzeko. Konturatuko zara ez dela osorik agertzen, hasi berria naiz odeon eta ez da osorik grabatu, baina bukaerak zera dio "...ez duzu hitz egingo deitu dizunakin." Beraz, gustatzen bazaizu zuk kantatu beharko duzu.powered by ODEO


Luistxo Fernandez ezagutzeko parada izan nuen Sustaturen 5. urteurrenean, fakultatean eman zigun hitzaldiaren aurretik. Egun hartan beste batzuen artean, hitz batzuk eskaini zizkigun han bildu ginenoi. Han jakin nuenez, kazetari honek lan izugarria egin zuen Sustaturen sorreran, oso kontuan hartzekoa, duda barik. Aste batzuk geroago gertuagotik jarraitu ahal izan genituen hari entzutera hurbildu ginenok bere programaren, Tagzaniaren,  nondik norakoak. Ordurako Joxe Arantzabalekin zerbait saltseatuta geunden zerbitzu honetan, baina hitzaldian xehetasun berriak jaso ahal izan genituen. ...


Ez dakit gogoratuko duzun, Joxe, baina blogean Iban Arantzabalen hitzaldiaren gainean idatzi nuen hausnarketan nahiko kritika agertu nintzen. Firefox-aren inguruan ere bai, baina ez eragozpenik edo alde txarrik ikusten niolako, baizik eta hizlariak erabili zuen tonuagatik batez ere. Eta gogoratuko duzu, agian, erantzun zenidala. Erantzun zenidan, behintzat firefox-a instalatu nuela, hori zela garrantzitsuena aditzera eman nahirik-edo. Ba, gauza bat aitortu nahi dizut, oso gutxitan erabili dudala orduz geroztik nabigatzaile hau, baina ez arrazoi konkreturen bategatik, ez, beste barik, l...


neguko itsasoa

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-01-07 18:32

Joan da, iragana da oporraldia dagoeneko. Halere, pasatutako hainbat momentu garuneko ez dakit zein memoria-lekutan gorde egingo ditugu ziurrenik. Argazkiak ikusita gogora ekarri ahal izango ditugu beste hainbat.  Esate baterako, nik hauxe bera ikusten dudan guztietan gogoratuko dut orduan izandako elkarrizketa. Zein ondo ibili garen, mendian eta itsasoan, kanpoan eta barruan, lagunekin eta familiarekin!


sareko errege

2
urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-01-06 12:15

Youtube, Flickr, Blogger... sareko errege. Edo sortzaileak omen errege? Bietara irakur edo uler daiteke "Los nuevos reyes de Internet" artikuluko (El PaĆ­s, 2006ko abenduaren 3a) izenburua. Kontua da 20-30 urte arekoak omen direla zerbitzu hauen sortzaileak. Gazteak, ezta? Baina ez da hori gehien harritu nauena. Harritu nau, esate baterako, adinak baino gehiago zerbitzuak sortzeko bideak. Itxura denez, ezintasunetik asmatu dira gehienak. Edo batzuk behintzat bai, Youtube eta Flickr, besteak beste. Traba edo oztoporen bati irtenbidea ematearren, beraz. Horregatik dio artikuluak errege hauek ...


ZEIN ONDO OPORRETAN

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2007-01-03 17:16

Urteberri on, guztioi! oporrak hartu nuenetik ez naiz sarri sartu blogean. Egia esateko neurean behin ere ez. Deskonexioa erabatekoa izan da. Baina bagoaz berriro ere normaltasunera itzultzen eta zerbait idazteko premia ere sentitu dut. Zein ondo egoten garen oporretan, ez? Badaukat etxeko lanen bat egin barik oraindik, artikulu baten inguruko hausnarketa, baina hori biharko utziko dut. Argazki bat sartu nahi nuen, baina idazten ari nintzela ohartu naiz flickren gorde barik nuela, beraz, hurrengoan erakutsiko dizuet. Mutrikuko itsasoa da. Horretarako ere  astia izan dugu eta. Pasiatu, ...