Urtarrila

unibertsitatean berriro

1
urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2006-10-10 11:27

Aspaldi izan nintzen unibertsitatean eta ez ditut ahaztu nahi orduan bizi izandakoak. Zein garai intentsoak! Zenbat indar eta nolakoak! Orain 20 urte eta gero berriro bueltatu naiz bertara. Eta ez da berdina! nola izango da, ba, berdina? Argi daukat bizipenak zeharo ezberdinak izango direla, nola imajina nezake beste ezer! hala ere, gustura nago. Ahal dudan guztia hartzeko eta ahal dudan guztia emateko prest. Lagun berriak egiteko prest. Irudimena aireratzeko prest. Eraikitzen jarraitzeko prest.


Iluntzean

urtarrila 1456153513302 Urtarrila | 2006-10-04 18:52

Arratsaldeko 7ak inguru. Eguna luze doa, baina gustora ari naiz gaur ere. Zenbat gai interesgarri egunean zehar, zenbat sentsazio berri eta on... eta gainera, nire debuta blogaren munduan. Izango ahal da gozamen iturri! izango ahal da benetako komunika-bide! Bestalde, etxera iristeko desiatzen nago, besarkada eta laztan batzuk eman eta hartzeko irrikitan.