Oraingoan gaur egun Internet mailan dauden bi nabigatzaileez arituko naiz. Internet Explorer eta Mozilla Firefox dira bi hauek. Argi dago sarean erregea Internet Explorer deritzona dela, zaharragoa delako agian, ezagunagoa delako... Ez dakit zergaitik, baina honek "agintzen" du. Neure esperientzia pertsonaletik hitz eginda ere berdina esango nuke. Firefox nabigatzailearen berri izan dut baina ez dut erabiltzen. Besterik ez badago bai baina Explorerra ordenagailuan izanez gero hau erabiltzen dut. Orain arte gainera, Firefoxa izanez gero nabigatzaile lehenetsia, honen leku...


Zergatik Firefox?

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-03-10 13:58

Naiz eta askorentzat Firefox oraindik ezezaguna izan, egunetik egunera oihartzun handiago du teknologiaren esparru honetan. Nire esperientziatik hitz egin beharrean banengo Firefoxen alde egingo nuke seguruenik.Interneten ezagutu nuen Firefox, hainbat foro eta blogetan nabigatzaile onenetarikoa zela irakurri nuen, eraginkorra eta erabiltzeko erraza, horregatik erabaki nuen frogatzea eta egia esan Firefoxekin gustura nabil. Lehen Internet Explorer eta Safari nabigatzaileekin funtzionatzen nuen, orain Firefox erabiltzen dut bi ordenagailuetan. Eta zergati...


MOZILLA FIREFOX

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-10 12:44

Mozilla Firefox azken urteotan internet nabigatzailerik erabiliena izatea lortu du. Orain arte Windows-en Internet Explorerrek zuen lehenengo postua. Dohaineko programa izateaz gain kodigo irekian egina dago, hau da, programatzaileek etxean aldatu egin dezakete hobetzeko. Modu horretan arazoak azkarrago konpon daitezke eta produktua etengabe ari da hobetzen.                 Erreza da Firefox erabiltzea eta egunero asko erabiltzen dutenentzat azkarra da gainera.   Fit...


Firefox nabigatzailea Netscape (lehen nabigatzailea) desagertzean sortu zen. 2004. Kaleratu zen, jendeari asko gustatu zitzaion, izan ere, internet explorer baino baliabide gehiago eskaintzen zituen. Hala nola, fitxak sortzeko aukera leiho berriak ireki beharrean. Honek asko errazten du nabigazioa, izan ere firefox leiho batean, nahi dituzun fitxa haina ireki ahal dituzu eta bertan nahi dituzun web-ak ireki, horrek asko errazten du informazio bilaketa. Badira beste hainbat baliabide internet explorer ez zituenak. Adibidez, zure gustuko web horri bat g...


Firefox vs. Explorer

burutikat 1456131754472 Burutik at | 2009-03-10 11:08

Firefox ala Explorer? Hori da galdera.   Orain arte zabalduena zegoena Explorer bazen ere, badirudi Firefox-ek protagonismo handia lortu duela. Honen zergatiak nabarmenak dira:   ☺Euskaraz ezartzeko aukera: Euskalbar instalatzeko aukera ematen dizu, 8 hiztegi edukirik eskura.   ☺Pestañak irekitzeko aukera: Lehio bakar batean hainbat orri irekitzeko aukera ematen du.   ☺Azkarra eta efikaza da: Explorer-a batzuetan geldo ibiltzen da.   ☺Software librea da: Horrek izugarrizko askatasuna eskaintzen du nabigatzailea pertsonalitzerako orduan.   ☺Geroz eta nagusi...


Explorer edo Firefox?

1
txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-03-10 09:37

Firefoxi buruzko iritziak irakurri ondoren, benetan harrituta gelditu naiz,honek dituen abaintailekin. Nik etxean hasieran Internet Explorer soilik nuen ordenagailuan. Baina orain dela hilabete batzuk, nire anaiak Firefoxa instalatu zuen. Nik Internet Explorer erabiltzen jarraitzen nuen, ohitura kontua dela eta, baina anaiak emandako aholkuengatik eta kalean entzuten nuenagatik Firefox erabiltzen astea erabaki nuen. Egia esan  hasieran soilik abiaduraren desberdintasuna nabaritu nuen, Firefox IE baino askoz azkarragoa delako. Denbora pasatu ahala, eta klasean ikasitakoa aplikatzen ...


firefox

otxua 1456152051426 Otxua | 2009-03-09 21:42

Joxe aranzabal gure irakasleak,  bere blogean aurki ditzakegun hainbat hainbat iritzi, firefoxari buruzkoak, irakurtzeko esan zigun. Bertan iritzi gehienak berdinak ditugu eta ados daude firefox askosaz hobea dugula IE baino, eta hobekuntza asko ekarri dituela. Nire iritzi ere, firefox askosaz hobea da eta errezagoa da berau erabiltzea. Nik, hau, lehenik unibertsitatean ikusi nuen eta bertan hasi nintzen erabiltzen eta asko gustatu zitzaidan eta gainera IEk ez zituen alde nabarmenak ikusi nizkion. Beno hau izan izan da dena, hurrengo batean etorriko naiz beste hainbat gauzekin.


Azeri nabigatzailea!

No profile photo Noizbait | 2009-03-09 20:24

Firefox delako nabigatzailea ezaguna nuen, baina egia esan, ezaguna bezain ezezagun bilakatu zait honen inguruko informazioa irakurtzen nuen heinean. Ikastolan erabili izan nuen nabigatzailea, horrenbeste klase aspergarritan lagunik onena izan zen huraxe da Firefox. Internet Explorer konexiorik gabe uzten zigutenean "opción B" delako bihurtzen zen Firefox, baina ez nuen sakontasunean ezagutu, horregatik zait gaur arrotz. Gero eta jende gehiagok erabiltzen omen du, baina nik klasikomanoen gisan Internet Explorerrekin jarraitzen dut, pestaña artean galtzeko beldurrez. Atzo...


Oso erraza izan zen, Interneten sua mundu osoan piztu zenean, Explorer-ekoentzat exploratzaileen monopolioa bereganatzea. Jendea logikoki ez zekien ezer mundu erraldoi honi buruz eta fabrikatzaileek emandako produktuekin nahikoa geneukan, ez nahasteko. Ipuin honetan fabrikatzailea Windows da (urte horietan ia mundu osoko ordenagailuen erdi jabetzarekin) eta hauek eskainitako nabigatzailea Internet Explorer. Nahiz ta beste ezer ez ezagutu, azkar konturatu zen jendea programa hori ez zebilela garbi jokatzen eta gure ordenagailuak suntsituak izan ziren cookies, spam, pop-ups eta beste sare-gor...


Firefox

neraba 1456151771104 neraba | 2009-03-06 15:54

FIREFOX      Joxe Aranzabalen blogean, Faroa izenekoan, Firefox erabiltzearen arrazoiak azaltzen dituzten testigantzak irakurri ditut. Bertan azaltzen diren guztiak oso gustura daude nabigatzaile honekin eta ez dago dudarik ahal badute behintzat hori erabiltzen jarraituko dutela.       Gehienek bat egiten dute Firefoxen ezaugarri positiboekin. Horien artean nabarmenetako bat duen segurtasun maila da. Arazo bat sortzen denean, oso egun gutxira automatikoki nabigatzaileak eguneraketa deskargatzeko proposatzen dizu. Horrez gain, nabigatzeko dar...


Klasean bidalitako artikulua irakurri ondoren pertsonai horien iritzi berdina daukadala esan behar dut. Egia esanda orain arte ez nuen sekula Firefox softwarea erabaili betidanik Internet Explorer erabili dudalako. Izan ere, aurreko egunean etxeko ordenadorean deskargatu nuen eta sekulako abantailak dituela ikusi izan dut. Alde batetik, oso azkarra delako eta bestetik euskerazko informazio gehiago lortzeko aukera zabalagoa ematen duelako. Horretaz aparte, Firefox duen fitxa sistema aipatzekoa da. Batez ere, edozein motatako lanak egiterako orduan nahasteak ekiditzen dituelako.Oraindik ez du...


Firefox gero eta gehiago erabiltzen den nabigatzailea da. Hala ere, jende asko dago oraindik, ez duenak bere abantailak ezagutzen. Hori dela eta, Joxe Aranzabalen blogan, Firefox erabiltzen duen jende asko bere iritzia eman du, nabigatzaile honen informazio gehiago emanez.Hori dela eta, Gari Araolaza adibidez, bere eguneroko lanean erabiltzen du, eta bere esperientzian oinarrituta,  oso erabiltzaile azkarra eta segurua dela dio. Segurtasun arazo bat dagoenean oso egun gutxira  eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen dizulako. Gainera, bide gehiago ditu, hala nola, xuxen...


  Sustatu euskerazko portalean, zazpi urte eta gero, erabilpen estatistiketan lehenengo aldiz orain gailendu da bai Firefox nabigatzailearen erabilpena, baita euskara hizkuntza bezala nabigatzaileen konfigurazioak egiteko orduan. Sustatuk, bere orrian jarri du berria. Bertan, grafikoen bitartez azaltzen digute operazioa. Euren esanetan, euskaldun askok gaztelaniazko konfigurazioarekin nabigatzen dute, eta horrela ikusten dute portaleko portada. Euskararen presentzia, nabigatzaile libre baten eskutik dator, Firefox kasu hontan.     Momentu hauetan, nagusi dira euskarazko kon...


Firefox deskarga eguna

5
superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-06-12 15:46

Badatorrela badatorrela! Ekainaren 17an Firefox nabigatzailearen hirugarren bertsioa kaleratuko da. Hobekuntza ugari, askok jadanik gozatzen ditugunak, beta bertsioak erabiltzen baititugu. Hobekuntzen artean garrantzitsuenak web maltzurrak blokeatzea google-ren datu basearen laguntzaz, memoria gutxiago erabiltzea eta Firefox 2-a baino azkarragoa izatea dira.Kaleratzearekin batera mundu guztiari erronka egin dio: programa baten 24 ordutan deskarga kopuruaren errekorra ezartzea. Helburu bezala 1'6 milioi deskarga finkatu dituzte.Eta zergaitik Firefox?Software librea da, mundu guztiak partu h...


Firefox vs Explorer

moon 1456151655693 Moon | 2008-06-05 18:55

Web 2.0 ikasgaian jakin nuen lehen aldiz Firefox nabigatzaileari buruz. Ez nuen lehenago probatu, beti explorerrekin aritzen nintzen. Egia esan, software libreak edukitzeak gehiago bultzatzen du. Eta hauen alde egiten duzu apustu. Mozilla Firefox erabiltzen hasi nintzenean bere azkartasunaz harritu nintzen. Bestalde gustuko ditugun gauzak karpetetan gordetzeko aukera ematen du. Eta ziur nago, ez dakidan beste hamaika gauza eskaintzen dituela oraindik!                 Denoi animatzen dizuet nabigatzaile hau erabil...


FIREFOX

ikusi_entzun_komunikatu 1456147815191 ikusi_entzun_komunikatu | 2008-06-05 10:40

Bada denbora Firefox interneteko nabigatzailea gure artera heldu zenetik. Esan beharra daukat haren berri izan nuenetik ez dudala besterik erabiltzen, hau da, ez dudala explorerra ordutik ukitu ere egin. Abantaila ugari eskaintzen dizkigu Firefoxek, eta sarearen ohiko erabiltzaile den edonork jakin beharko luke bere baliabideak ustiatzen. Batez ere gure kasuan, euskaraz nabigatzeko aukera ere ematen bai du. Erabili Euskalbar nabigatzeko. Bizkorra izateaz gain, txukuna ere ba da. Pop up-ak kontrolpean izateko egina dago eta etengabeko berrispen prozesuan dago. Eguneratze bat prest dagoen b...


¿Zergatik erabili beharko nuke Firefox Internet Exploreraren ordez? Ea hemen hamar arrazoi nagusi:1.- Azkarragoa eta egonkorragoa.Firefox, Netscape nabigatzaile zaharraren estrukturaz baliatu zen eta bere kodigoa berridatzi ondoren, IE baino azkarragoa eta sendoagoa da.2.- Segurtasun eta pribazitate gehiago.Ia egunero aurkitzen dira segurtasun akatsak IEn, hain latza da egoera hau, hainbat instituzio publiko beste nabigatzaileen erabilera gomendatzen dute IEren ordez. Akats hauen errua IEk erabiltzen duen teknologia batean datza, ActiveXa. Teknologia honek softwarea automatikoki instala...


Egia esan, Firefox-eri buruz entzun nuen lehenengo momentuan, ez zitzaidan ezaguna egiten eta, normalean gehiago fidatzen gara ezagunak ditugun gauzetaz. Hala ere, erabiltzen hasi nintzen eta konturatu nintzen Explorer baino hobea zela. Lehenengo eta behin, askoz ere seguruagoa da eta pop-up deseroso horiek azaltzea ekiditzen du. Beste alde batetik, edozein ustekabeko gertatzen baldin bada argiarekin edo ordenagailuarekin informazioa gordetzen du.  Uste dut esandakoarekin soberan frogatzen dudala Firefox askoz ere hobeagoa dela.


Duela gutxi firefox zer den eta nola erabiltzen den ikasi nuen eta momentu hartatik internet explorer guztiz ahaztuta daukat. Firefox azkarragoa izateaz gain, seguruagoa da eta ActiveX moduko teknologia arriskutsurik ez dauka. Gainera, ez da microsoft-rena eta hori abantaila eta aurrera pausu ikaragarria da.  Erabiltzaile bezala gainera, askoz erosoagoa da ez zarelako milaka leihatila irekitzen ibili behar. Horretaz gain, euskarazko bertsioa dago eta gaur egun pribilegio bat bezala ikus daiteke. Beraz, edonor animatzen dut deskargatzera behin frogatuta internet explorer alde batera ...


firefox 2 mozzilla

komunikazioa 1456150559157 komunikazioa | 2008-05-20 19:59

Mozzilako nabigatzaile berri honek azkartasuna, babesa eta pertsonalizatzeko aukera eskaintzen du. Firefox 2 deskargatu eta lasai nabigatu!  Hiru aukera berri eskaintzen ditu: 1.-Milaka osagarri artean zure gustukoak aukeratzeko askatasuna ematen du, zure nabigazioa pertsonalizatuz.osagarri hauek addons.mozzilla.com helbidean sartuta aukeratu daitezke.  2.-Webean nabigatzean segurtasun hobea eskaintzen du. Jakin badakigu nabigatzea ez bai dela batere segurua eta espiak, iruzurtiak eta baita spammersak aurki ditzakegula. Aldiz firefox 2 instalatu ezkero 24h egunero-egunero babeste...


FIREFOX WEB eta INTERNET EXPLORER   Interneteko munduan aurkitu daitezkeen nabigatzailerik famatuenetakoak izando dira, batez ere beraien artean duten lehiagaitik. Firefox beti izan da famatua baina utzune bat du, Internet Explorerrek erabiltzaile gehiago dituela. Naiz eta Microsoft-en indarra oso handia izan, hau ematen baita ezagutara Windows-ek ere explorerra kaleratu duelako. Naiz eta egun firefox erabiltzaileen kopuruak gora egin duen, toki batzuetan %50ko merkatu kuotara iritziz. Gorakada indartu eta gainera aurten Firefox-ek hirugarren bertsio bat aterako omen du eta honek ere i...


Ez naiz erradikala

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 22:30

Bata ala bestea? Bata eta bestea. Firefoxa ala Explorera, biak ala biak. Aitor dezadan, Explorerra erabiltzen dut batik bat, eta Firefoxa oso lantzean erabiltzen dut. Ez dut ezer baten edo bestearen aurka eta ez alde ere. Orain arte Explorerak ez dit arazorik eman, eta alferrik hasiko naiz Firefoxa goratzen, sentitu gabe. Firefoxaren alde nabarmen egiteko alderdi bakarra Xuxen lotzeko aukera da. Izan ere, abiaduran ez dut desberdintasunik antzematen, beharbada, uste baino pazientzia handiagoa izango dut, beharbada. Pestainen kontua nire Explorerrak ere badu, beraz, ez dit balio alderat...


Egia esan, Firefox ez nuen ezagutzen orain dela gutxira arte. Banekien Explorerren antzerako beste programa bat existitzen zela etb: baina firefox-en probak egin ditudan lehen aldian Unibertsitatean Web 2.0 Ikasgaian izan da. Egia esan aldaketa orok moldaketa prozesu bat eskatzen du, eta ni oraindik prozesu horretan nago, arraro xamarra egiten baitzait Firefoxen formatua…   Frifefox probatzen ibili naizenetan, ahoko zapore onekin irten nahiz, baina oraindik ez dut astirik izan “Firefo: testigantzak” artikuluan blogariek idatzi dituzten abantailak aurkitzeko, baina harriturik geratu nah...


Honekin hasi ginen: Coca-Cola VS Pepsi Cola Hurrengo guda handia hau izan zen: PC VS Mac Eta oraingoan Firefox VS Explorer 10 urte Explorer erabiltzen egon naiz. Opera eta Nestcape atera zirenean probatu egin nituen, baina berriro Explorerera bueltatu nintzen. Firefox-aren lehen bertsioa ere probatu nuen eta berriro Exploreera bueltatu nintzen. Firefox bere bigarren bertsioa atera zuenean hilabte batzuk berarekin egon nintzen. Baina Explorer bere 7. bertsioa kaleratu zuenean Firefox-en gainean pixa egin zuen. Izugarrizko exploradorea da eta nire gustora Firefox baino hobea. Funtzio ia berdi...


     Lehenengo eta behin esan behar dut nik Explorer erabili dudala betidanik eta oraindik ere erabiltzen dudala. Hala ere, orain Web 2.0 ikasgaian Mozilla Firefox erabiltzen dut, irakasleak gomendatua.        Mozilla Firefoxek abantail ugari ditu, horien artean, azkartasuna, ordenagailua izorratzen bada informazioa gordetzeko aukera, pop izeneko leihoen desagerpena eta euskaraz nabigatzeko aukera. Gainera, Euskalbar erreminta barra instalatzeko aukera dago. Bertan euskarazko hainbat hiztegi eta entziklopedia eskura daude: Elhuyar, Harluxet, Wiki...


Azken iruzkinak