Internet Explorer vs Mozilla Firefox
Oraingoan gaur egun Internet mailan dauden bi nabigatzaileez arituko naiz. Internet Explorer eta Mozilla Firefox dira bi hauek. Argi dago sarean erregea Internet Explorer deritzona dela, zaharragoa delako agian, ezagunagoa delako... Ez dakit zergaitik, baina honek "agintzen" du.
Neure esperientzia pertsonaletik hitz eginda ere berdina esango nuke. Firefox nabigatzailearen berri izan dut baina ez dut erabiltzen. Besterik ez badago bai baina Explorerra ordenagailuan izanez gero hau erabiltzen dut. Orain arte gainera, Firefoxa izanez gero nabigatzaile lehenetsia, honen lekuan Explorerra jartzen nuela esan behar dut.
Joan den astean baina, Web 2.0 ikasgaiko irakasleak Firefoxa erabiltzeko eskatu zigun. Klaseetan hori erabiltzen hasi naiz eta uste nuena baino hobea dela esan beharra dut. Leiho askotan nabigatu daiteke erraztasun osoz, ordenagailua itzaliz gero ez da eginiko eta gorde gabeko lan guztia galtzen... Uste baino erosoagoa dela esan behar dut beraz.
Hala ere, Explorer arakatzailearekin jarraitzen dudala esan behar dut. Ohitura hutsagatik beharbada... Ez nago ohituta Firefox-a erabiltzera eta konturatu gabe explorerra aukeratzen jarraitzen dut. Hemendik aurrera, Firefoxa erabiltzeko ohitura hartu beharko dut, zer erremedio!
Ondo segi lagunok!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: