Kategoria: explorer
Oraingoan gaur egun Internet mailan dauden bi nabigatzaileez arituko naiz. Internet Explorer eta Mozilla Firefox dira bi hauek. Argi dago sarean erregea Internet Explorer deritzona dela, zaharragoa delako agian, ezagunagoa delako... Ez dakit zergaitik, baina honek "agintzen" du. Neure esperientzia pertsonaletik hitz eginda ere berdina esango nuke. Firefox nabigatzailearen berri izan dut baina ez dut erabiltzen. Besterik ez badago bai baina Explorerra ordenagailuan izanez gero hau erabiltzen dut. Orain arte gainera, Firefoxa izanez gero nabigatzaile lehenetsia, honen leku...
Firefox ala Explorer? Hori da galdera. Orain arte zabalduena zegoena Explorer bazen ere, badirudi Firefox-ek protagonismo handia lortu duela. Honen zergatiak nabarmenak dira: ☺Euskaraz ezartzeko aukera: Euskalbar instalatzeko aukera ematen dizu, 8 hiztegi edukirik eskura. ☺Pestañak irekitzeko aukera: Lehio bakar batean hainbat orri irekitzeko aukera ematen du. ☺Azkarra eta efikaza da: Explorer-a batzuetan geldo ibiltzen da. ☺Software librea da: Horrek izugarrizko askatasuna eskaintzen du nabigatzailea pertsonalitzerako orduan. ☺Geroz eta nagusi...
Oso erraza izan zen, Interneten sua mundu osoan piztu zenean, Explorer-ekoentzat exploratzaileen monopolioa bereganatzea. Jendea logikoki ez zekien ezer mundu erraldoi honi buruz eta fabrikatzaileek emandako produktuekin nahikoa geneukan, ez nahasteko. Ipuin honetan fabrikatzailea Windows da (urte horietan ia mundu osoko ordenagailuen erdi jabetzarekin) eta hauek eskainitako nabigatzailea Internet Explorer. Nahiz ta beste ezer ez ezagutu, azkar konturatu zen jendea programa hori ez zebilela garbi jokatzen eta gure ordenagailuak suntsituak izan ziren cookies, spam, pop-ups eta beste sare-gor...
Egia esan, Firefox-eri buruz entzun nuen lehenengo momentuan, ez zitzaidan ezaguna egiten eta, normalean gehiago fidatzen gara ezagunak ditugun gauzetaz. Hala ere, erabiltzen hasi nintzen eta konturatu nintzen Explorer baino hobea zela. Lehenengo eta behin, askoz ere seguruagoa da eta pop-up deseroso horiek azaltzea ekiditzen du. Beste alde batetik, edozein ustekabeko gertatzen baldin bada argiarekin edo ordenagailuarekin informazioa gordetzen du. Uste dut esandakoarekin soberan frogatzen dudala Firefox askoz ere hobeagoa dela.
FIREFOX WEB eta INTERNET EXPLORER Interneteko munduan aurkitu daitezkeen nabigatzailerik famatuenetakoak izando dira, batez ere beraien artean duten lehiagaitik. Firefox beti izan da famatua baina utzune bat du, Internet Explorerrek erabiltzaile gehiago dituela. Naiz eta Microsoft-en indarra oso handia izan, hau ematen baita ezagutara Windows-ek ere explorerra kaleratu duelako. Naiz eta egun firefox erabiltzaileen kopuruak gora egin duen, toki batzuetan %50ko merkatu kuotara iritziz. Gorakada indartu eta gainera aurten Firefox-ek hirugarren bertsio bat aterako omen du eta honek ere i...
Bata ala bestea? Bata eta bestea. Firefoxa ala Explorera, biak ala biak. Aitor dezadan, Explorerra erabiltzen dut batik bat, eta Firefoxa oso lantzean erabiltzen dut. Ez dut ezer baten edo bestearen aurka eta ez alde ere. Orain arte Explorerak ez dit arazorik eman, eta alferrik hasiko naiz Firefoxa goratzen, sentitu gabe. Firefoxaren alde nabarmen egiteko alderdi bakarra Xuxen lotzeko aukera da. Izan ere, abiaduran ez dut desberdintasunik antzematen, beharbada, uste baino pazientzia handiagoa izango dut, beharbada. Pestainen kontua nire Explorerrak ere badu, beraz, ez dit balio alderat...
Honekin hasi ginen: Coca-Cola VS Pepsi Cola Hurrengo guda handia hau izan zen: PC VS Mac Eta oraingoan Firefox VS Explorer 10 urte Explorer erabiltzen egon naiz. Opera eta Nestcape atera zirenean probatu egin nituen, baina berriro Explorerera bueltatu nintzen. Firefox-aren lehen bertsioa ere probatu nuen eta berriro Exploreera bueltatu nintzen. Firefox bere bigarren bertsioa atera zuenean hilabte batzuk berarekin egon nintzen. Baina Explorer bere 7. bertsioa kaleratu zuenean Firefox-en gainean pixa egin zuen. Izugarrizko exploradorea da eta nire gustora Firefox baino hobea. Funtzio ia berdi...
Lehenengo eta behin esan behar dut nik Explorer erabili dudala betidanik eta oraindik ere erabiltzen dudala. Hala ere, orain Web 2.0 ikasgaian Mozilla Firefox erabiltzen dut, irakasleak gomendatua. Mozilla Firefoxek abantail ugari ditu, horien artean, azkartasuna, ordenagailua izorratzen bada informazioa gordetzeko aukera, pop izeneko leihoen desagerpena eta euskaraz nabigatzeko aukera. Gainera, Euskalbar erreminta barra instalatzeko aukera dago. Bertan euskarazko hainbat hiztegi eta entziklopedia eskura daude: Elhuyar, Harluxet, Wiki...
Oraindik ere Internet hitza esaten digutenean, askok buruan marrazten dugu "e" hizki urdin bat, eta inguruan eraztun hori bat. Baina hori aldatzen doa, eta nola gainera! Internet Explorer-ek ireki zion mundu guztiari Internet-era sartzeko bidea, eta hori oso txalogarria da, baina azken urteetan zibernautek sentimendu ezkor bat dute IExplorer-en inguruan; zaharkitua geratu da. Mozilla (edo gaur egun Firefox), bigarren bide bezala ikusten zen hasieran, baina gaur egun alternatiba serio bezala hartzen da; ezin dugu esan Internet Explorer-en egunak bukatzera dihoaztenik, baina Firefox-ek izan d...
Bada azken urteotan "Firefox" izeneko nabigatzaile bat, hazten eta hazten ari dena. Orain arte, hasieran ezagutu genuen "Internet Explorer" izeneko nabigatzailea bakarrik erabiltzen genuen, agian internet hitza entzutean explorerraren ikurtxoa datorkigu burura, baina ikusi dugu firefoxak bere lekutxoa egin duela, eta nork daki... Betidanik explorerrarekin ohituta gaudenez, ez dugu pentsatzen aldaketa baten baitan, baina behin probatuta ohartu gaitezke firefoxek dituen abantailetaz. Esan daiteke etorkizuna firefox dela, bere izaera dinamikoagoagatik. Hainbat iritzi irakurri ostean orix...
Oraingoan nabigatzaileei buruz arituko naiz. Duela urtebete gutxi gorabehera hasi nintzen Mozilla Firefox erabiltzen, eta aitortu dezaket nire bizitza birtuala aldatu eta hobetu zuela. Internet Explorer-en azken bertsioak fitxak irekitzeko aukera ematen du, baina garai hartan ez zen halakorik, Firefox-en izan ezik. Abiadurari erreparatuz, dudarik gabe Explorer motelagoa da, eta egun erabiltzaileek ezin dute segundu bat ere ez galdu. Gainera, lehen aipatutako fitxekin ere bizkortasuna lortzen da. Beste arrazoi bat Firefox erabiltzeko sofware librea dela da. Explorer Microsoft konpainia...
Munduan zehar gero eta erabilgarriagoa da Mozilla firefox gaur egun interneten. Nik momentuz ez nuen erabiltzeko joerarik, gehienbat informazio faltagatik. Orain ordea irakaslearen azalpenei Ester gauza berriak Isasi ditut eta abantailak aurkitu dizkiodanez, baliteke hemendik aurrera Explorerren ordez firefox erabiltzea. Firefex, Explorerren aldean nabigatzaile azkarragoa eta erabilgarriagoa dela iruditu zait. Horretaz gain, fitxa bidezko nabigazioa ere abantaila bat da mozillaren kasuan. Izan ere, denbora izugarri aurreratzen da fitxa bidez nabigatuz gero, eta erosotasuna ere hobea da. ...
Erabat ezezaguna zitzaidan Mozilla Firefox bilatzailea azkeneko web 2.0-ko klasea iritsi arte, eta gaurkoan ere ikasi dugu zerbait oheratu baino lehen: alde ederrekoa da monopolioa daukanaren aurrean. Bigarrena beti saiatzen omen da lehena baino gehiago, gorago iristeko erreminarekin baitago, eta hori da, hain zuzen ere, 2004ean sortutako bilatzaile berri honekin gertatzen dena. Internet Explorer-ek, konpetentziarik ez edukitzean, ez zion tresna edo baliabide berririk jartzen joan denboran zehar bere bilatzaileari, eta zenbait arazo (birusak, spam korreoa, lehioak…) bertan utzi zituen irt...
Irakurri berri ditut Joxe Aranzabalek Faroa blogean idatzitako Firefox nabigatzailearen inguruko testigantzak. Pertsona ezberdinek idatzi dute Firefoxen abantailen inguruan, denak baitira testigantza positiboak. Aspaldi konbentzitu ninduen Firefoxek. Internet Exploreraren benetako alternatiba da, beraz, bat nator esaten diren komentario askorekin. Lehenik eta behin, software librea da eta euskaraz dago. Oso ados nago Patxi Gaztelumendiren hitzekin, izan ere, egia da euskarak inoiz izan ez dituen tresnak dituela eskura. Firefox dugu horietariko bat. Bizkorra eta eraginkorra da. Eguneraketak...
Bill Gates jauna gehiegi aberastu badugu ere Internet explorer baino alternativa gehiago existitzen dira, hobeak be bai. Honen adibiderik onena Firefox bilatzailea da. Explorer baino azkarragoa eta erabiltzaileetan pentsatzen egina.Askotan pentsatzen dugu ospetsuena onena dela, baina guztiz okertuta daude, beste alternatibak ere ezagutu behar dira gero aukeraketa egiteko.Hori gertatzen da Firefoxekin.Joxe gure irakasleak bilatzaile hau nola erabiltzen den irakatsi digu eta erabiltzera animatu gaitu (bilatzaile hau erabiltzeak ez du esan nahi beste bat erabili ezin dezakegunik) gauza batzuet...
Monopolioa, horixe da Bill Gates eta Microsoftek ordenagailuen munduan duena. Mila eremuetara zabaltzen da monopolio hau baina gaurko honetan internet nabigatzaileen gaiari helduko diogu. Internet explorer da Microsoftek sarean zehar ibiltzeko duen herraminta eta egia esan, orain gutxi arte ez dugu besterik ezagutu. Azkeneko klasean ordea Firefox ezagutzeko aukera izan genuen eta ematen duenez izugarrizko herraminta erabilgarria da. Lehioz lehio ibiltzeko hamaika erraztasun eskaintzen ditu baina ez da hau eskaintzen digun gauzarik hoberena. Firefox euskaraz dago eta de balde jeitsi dezakegu...
Tristea. Horixe da hitza hau definitzeko. Luistxo Fernandezek ostiralean iragarri zuen Sustatun: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekin. Gaixorik bazaudete bigarren gaitza izango duzue internetez medikua eskatzeko: Internet Explorer-ekin egin beharra.