Software librea: Firefox
Bill Gates jauna gehiegi aberastu badugu ere Internet explorer baino alternativa gehiago existitzen dira, hobeak be bai. Honen adibiderik onena Firefox bilatzailea da. Explorer baino azkarragoa eta erabiltzaileetan pentsatzen egina.
Askotan pentsatzen dugu ospetsuena onena dela, baina guztiz okertuta daude, beste alternatibak ere ezagutu behar dira gero aukeraketa egiteko.Hori gertatzen da Firefoxekin.
Joxe gure irakasleak bilatzaile hau nola erabiltzen den irakatsi digu eta erabiltzera animatu gaitu (bilatzaile hau erabiltzeak ez du esan nahi beste bat erabili ezin dezakegunik) gauza batzuetarako erosoa delako eta gehienbat ikasleei bilatzaile azkarrak eta komodoak izatea komeni zaigulako.
Dagoen ezberdintasunetako bat faboritoak sailkatzeko modua da, era txukunago batean, beste alde batetik bilatzailea euskaraz izatearen aukera dago, ordenagailua nahi gabe itzaltzen bada ere irekita zeneuzkan interneteko orriak berreskuratzeko aukera baduzu, pop-up orriek desagerrarazten ditu, gainera ez duzu leiho bat ireki behar orrialde berri batera sartzen zaren bakoitzean (fitxa ezberdinak irekitzen dira orri berean)... eta garrantzitsuena, firefoxek bere erabiltzaileen beharrizanak asetzen dituela.
Uste dut erabiltzaile hau probatzea pena merezi duela, ez bazaitu konbentzitzen ezabatu eta listo, baina nik ere bestea baino gehiago erabiltzen hasi naiz...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: