Badago mundurik Internet Explorer-etik haratago
Erabat ezezaguna zitzaidan Mozilla Firefox bilatzailea azkeneko web 2.0-ko klasea iritsi arte,
eta gaurkoan ere ikasi dugu zerbait oheratu baino lehen: alde ederrekoa da
monopolioa daukanaren aurrean.
Bigarrena beti saiatzen omen da lehena baino
gehiago, gorago iristeko erreminarekin baitago, eta hori da, hain zuzen ere, 2004ean
sortutako bilatzaile berri honekin gertatzen dena. Internet Explorer-ek, konpetentziarik ez edukitzean, ez zion tresna
edo baliabide berririk jartzen joan denboran zehar bere bilatzaileari, eta
zenbait arazo (birusak, spam korreoa, lehioak…) bertan utzi zituen irtenbiderik
eman gabe.
Netscape
eta Mozillaren seme den Firefox-ek
amaitu du egoera horrekin, erabiltzailea kontutan hartu baitu sortu dituen 2000
tresna eta aplikazio berriak sortzean. Abantaila ugari dauzka, hala nola
karpetak antolatzea, ordenagailua bat-batean itzaliz gero dokumentuak
errekuperatzea eta bizkorragoa eta seguruagoa da iragarkiak oztopatzeko
garaian.
Bere erabilera handituz doa urtetik urtera eta jadanik merkatuaren portzentaia handi bat eskuratu du mundu osoan zehar, bereziki Alemania eta Australia bezalako herrialdeetan. Horretaz gain, euskaldunoi ere plus bat eskaintzen digu zerbitzua euskaratuta egotean.
Osasuna, maitasuna eta askatasuna
Iruzkinak
Utzi iruzkina: