Eta, Bagatoz!Beti eskatu diguzue kusteko weborri erri bat.Ta etorri gea!Berri euskaldun, ta mundo osokoak, ementxe izngo dituzu!Euskara bultza!


MOZILLA FIREFOX

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-10 12:44

Mozilla Firefox azken urteotan internet nabigatzailerik erabiliena izatea lortu du. Orain arte Windows-en Internet Explorerrek zuen lehenengo postua. Dohaineko programa izateaz gain kodigo irekian egina dago, hau da, programatzaileek etxean aldatu egin dezakete hobetzeko. Modu horretan arazoak azkarrago konpon daitezke eta produktua etengabe ari da hobetzen.                 Erreza da Firefox erabiltzea eta egunero asko erabiltzen dutenentzat azkarra da gainera.   Fit...


Oso erraza izan zen, Interneten sua mundu osoan piztu zenean, Explorer-ekoentzat exploratzaileen monopolioa bereganatzea. Jendea logikoki ez zekien ezer mundu erraldoi honi buruz eta fabrikatzaileek emandako produktuekin nahikoa geneukan, ez nahasteko. Ipuin honetan fabrikatzailea Windows da (urte horietan ia mundu osoko ordenagailuen erdi jabetzarekin) eta hauek eskainitako nabigatzailea Internet Explorer. Nahiz ta beste ezer ez ezagutu, azkar konturatu zen jendea programa hori ez zebilela garbi jokatzen eta gure ordenagailuak suntsituak izan ziren cookies, spam, pop-ups eta beste sare-gor...


Mozilla

1
zerrat 1456153963084 zerrat | 2008-06-05 12:23

Munduari bira eman dion nabegatzailea, internet explorerri txoko batetan utzi egingo diona. Hala da Mozilla Firefox programak internet explorer baino abantaila gehiago ditu. Fitxa berriak irikitzeko aukera, azkartasuna...Internet Explorerrek, jakinda Microsoftena dela, beti bezala bertsio berrian Mozillari kopiatu dio. Horaingoan Microsoftek fitxa berriak irikitzeko abantaila ere sartu du bere exploratzailean eta berriro ere berearekin aurrera jarraitu du. Ez dakit baina kopiatzen ez goaz inora. Microsoftek bera egingo du ideia berritzaileak ezartzen ez baditu eta kopiatzen jarraitzen badu...


Oraingoan nabigatzaileei buruz arituko naiz. Duela urtebete gutxi gorabehera hasi nintzen Mozilla Firefox erabiltzen, eta aitortu dezaket nire bizitza birtuala aldatu eta hobetu zuela. Internet Explorer-en azken bertsioak fitxak irekitzeko aukera ematen du, baina garai hartan ez zen halakorik, Firefox-en izan ezik. Abiadurari erreparatuz, dudarik gabe Explorer motelagoa da, eta egun erabiltzaileek ezin dute segundu bat ere ez galdu. Gainera, lehen aipatutako fitxekin ere bizkortasuna lortzen da. Beste arrazoi bat Firefox erabiltzeko sofware librea dela da. Explorer Microsoft konpainia...


Zergatik erabili  firefox? Azkenaldian gero eta gehiago entzuten dugun galdera da hauxe. Zergatik izango da, ba? Hasteko, Firefox askoz seguruagoa da Internet Explorer baino. Akats gutxiago ditu eta ez du ActiveX moduko teknologia arriskutsurik. Azkarrago doa eta explorer baino askoz abantail gehiago ditu. Egia esan, nik etxean beti internet explorer erabiltzen nuen. Baina beste alternatiba hau zegoela ikusi nuenetik, gero eta gehiago ohitzen ari naiz nabegatzaile hau erabiltzera. Benetan interesgarria izango litzateke firefox-a deskargatzea eta bere abantailetaz jabetzea. Gainera, eu...


Web 2.0 ko ikasgaian aste honetarako lana, firefox-i buruz idaztea zen. Beraz horretara noa. Firefox ezagutu nuenetik, hauxe erabiltzen dut. Honekin lan egitera bultzatu zidan lehengo gauza, software librea izatea izan zen. Gaur egun, software libreak asko ari dira bultzatzen, adibidez open office. Software hauek, gehienetan, ez dute instalaziorik behar, horregatik erabili ahal ditzakegu edozein lekutan internet sarean gaudelarik. Mozilla firefox-a erabiltzen hasi nintzanean, berehala konturatu nintzen bere bizkortasunaz, beraz lanerako orduan oso abantaila handia da. Ez dugu ahaztu ...


Nik duela pare bat urte daramatzat nabigatzaile honekin lanean, informatikaz nahikotxo dakien lehengusuak gomendatu zidanetik hain zuzen. Eta ordutik aurrera, aukera dudan guztietan behintzat, bera izan da nire interneteko giltza.  Oso gustura ibili naiz orain artean, ez dit batere arazorik eman eta Joxe Aranzabalek bere blogean ipinitako testigantzak irakurri ostean oraindik garbiago daukat Mozilla Explorerra edo beste hainbat nabigatzaile baino hobea dela. Abantaila asko eskaintzen ditu erabiltzaileentzat; besteak beste azkarra, erabilgarria eta arina da. Gainera fitxa bidez...


Gero eta jende gehiagok darabil Firefox Interneten nabigatzeko. Nire ustez ere hainbat abantaila dauzka, eta horren arrazoiak emango ditut.Firefox, nabigatzaile azkarra da, arina eta erabilgarria. Explorerren aldean azkarrago ibiltzen da.   Azpimarratu beharreko beste gauza bat ere badauka,  fitxa bidezko nabigazioa. Denbora izugarri aurreratzen da fitxa bidez nabigatuz gero, eta erosotasuna ere hobea da.  Pasahitzak, formularioetako datuak ere gogoraratzen ditu, eta oso erraz kudeatu daitezke. Pop-up leihoak kontrolatzen ditu eta norberaren eskutan gelditzen da bere kontrola...


Nabigatzaile berri batekin dihardut lanean azken asteotan: Mozilla Firefox. Nabigatzaile hau Internet explorerra baino erabilerrazagoa da eta askoz hobea da erraztasun, azkartasun eta segurtasunaren aldetik. Gainera nabigatzaile euskaldunentzako aproposa. Fitxa bidez ibiltzeak lanak erraztu eta bizkortu egiten ditu eta berehala nabari da. Bestalde, pop izenez ezaguturiko leihoak ere geldiarazi egiten ditu, horri esker, publizitateak gutxiago izorratzen du bat. Horretaz gain, Firefoxekin lanean bagabiltza eta ordenagailua itzali, matxuratu edo erotu egiten bada, informazioa gordetzeko auker...


Erabat ezezaguna zitzaidan Mozilla Firefox bilatzailea azkeneko web 2.0-ko klasea iritsi arte, eta gaurkoan ere ikasi dugu zerbait oheratu baino lehen: alde ederrekoa da monopolioa daukanaren aurrean. Bigarrena beti saiatzen omen da lehena baino gehiago, gorago iristeko erreminarekin baitago, eta hori da, hain zuzen ere, 2004ean sortutako bilatzaile berri honekin gertatzen dena. Internet Explorer-ek, konpetentziarik ez edukitzean, ez zion tresna edo baliabide berririk jartzen joan denboran zehar bere bilatzaileari, eta zenbait arazo (birusak, spam korreoa, lehioak…) bertan utzi zituen irt...


Mozilla Firefox. Duela urte batzuk utzi nuen Explorerra alde batera eta Mozilla erabiltzen hasi nintzen. Eta, egia esan, erabakia ondo atera zitzaidan. Askoz erosoago nabigatzen dut  dohaineko nabigatzaile honekin, eta ez bakarrik ordaindu behar izan ez dudalako. Hasieran, Firefoxek erabiltzen zuen pestainen sistemak maitemindu ninduen eta horrek bultzatu zidan hori deskargatzera eta trasteatzen hastera. Bestalde, esan beharra dut informatikaz eta softwarretaz gutxi dakidala, erabiltzailea izateko behar beste baino ez. Firefoxek askoz nabigazio garbiagoa eskaintzen du eta ez dut to...


Ez da denbora asko pasa Firefox atera zenetik, ohikoa den Internet Explorer ordezkatzen hasi den nabigatzailea. Gero eta jende gehiago dago munduan Internet Explorer ez erabiltzeko irtenbideak nahi dituela, Bill Gatesi dirurik ez emateko asmoarekin. Zorionez, Firefox ageri da, sortu dute, eta gainera abantail asko ditu: - Dohaina da. - Euskara hutsean ere aurkitu daiteke (Euskaldunentzat zeharo garrantzitsua dena). - Internet Explorer 7.0 atera baino lehenago askoz hobea zen firefox (favoritos-ak karpetan banatuta, ordenagailua itzaliz gero (argia joaten delako edo...) web orriak kontserbat...


Aurreko klasean Software libreari buruz aritu ginen Joxerekin Web 2.0 klasean. Batzuentzat ezaguna eta beste batzuentzat hain ezaguna ez zen Mozilla Firefox -ek dituen abantailak azpimarratu zizkigun irakasleak. Horietako asko begibistakoak diren arren, ezagutzen ez nituen asko ere aipatu zizkigun. Adibidez, Euskalbar-ek eskaintzen digun aukera. Ikusi hemen Honez gain, Explorer eta batez ere Bil Gatesen monopolioan erabiltzen dituzten azpijokoen bitartez, Internet Explorerren azkenengo bertsioan, Mozillari kopiatu dizkion hainbat gauza ikusi genituen, hala nola lehioak ireki beharrean,...


Website as graphs

pernan 1456152179281 Superbloga | 2006-10-04 09:25

Interneten zehar galduta, noraezean, ematen dut denbora dexente,  gustoko linkei sakatuz, askotan aurkitzen dut nire burua ezezagun batzuen famili argazkiak ikusten, edo kode informatiko ulertezinaren kontra burua nekatuz.Gaurko pasioan Mozillaren Firefox logotipoaren diseinadorea ezagutu dut. Jon Hicks deitzen da eta hona hemen bere weba. Beste gauza grazioso bat ere aurkitu, nahi duzun webgunearen tag graph sortzaile dinamikoa! saiatu hemen eta ikusiko duzu... halako zerbait:


Hau da erabili duten leloa Mozilla Firefox-en promozio kanpaina batean.Bertan diote Firefox dela pribakuntza gehien eta popup, spyware eta virus protekzio hoberena ematen duen web nabegatzaile irekia.Hala ere azken estadistikak diotenez Firefox-ek Europa mailan %20 besterik ez du lortu gaur egun.  Hala ere aipagarria da Finlandia, Eslovenia eta Alemania moduko estatuetan %30etik gora dagoela erabilira.Interesgarria izango litzateke jakitea ze mailatan gauden Euskadi-n, baina datu ofizialerikan ez daukat ezkuragarri. Lortu al daiteke nonbaitetik?