Firefox Vs. Explorer

amarillolimon 1456130733833 amarillolimon | 2008-04-19 13:39

Zergatik erabili  firefox? Azkenaldian gero eta gehiago entzuten dugun galdera da hauxe. Zergatik izango da, ba?

Hasteko, Firefox askoz seguruagoa da Internet Explorer baino. Akats gutxiago ditu eta ez du ActiveX moduko teknologia arriskutsurik. Azkarrago doa eta explorer baino askoz abantail gehiago ditu.

Egia esan, nik etxean beti internet explorer erabiltzen nuen. Baina beste alternatiba hau zegoela ikusi nuenetik, gero eta gehiago ohitzen ari naiz nabegatzaile hau erabiltzera. Benetan interesgarria izango litzateke firefox-a deskargatzea eta bere abantailetaz jabetzea. Gainera, euskarazko bertsioan ere topa dezakezue.

 

                  ANIMATU TA FROGATU!! merezi du eta!

                   firefox


Utzi iruzkina: